Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Zinema

bideoa prestatzen
Itzaletik Argira, Iturramatik Euskal Herrira

2019-11-29
Iturrama Iruñeko auzoa da, jatorri kontserbadorekoa, baina gazte belaunaldiek bizi berritutakoa. Hori izan daiteke, hain zuzen ere, hainbat gertaera politiko ilun eta espetxeratzen azalpena. Joseba Compains eta Iker Araguas dira dokumentalaren sustatzaileak. Tokiko ikuspegitik, Iturrama auzoaren loraldia ekarri nahi dute argira.
bideoa prestatzen
42. Euskal Zine Bilera hastear dago Lekeition

2019-11-22
Azaroaren 23tik 30era Lekeition ospatuko da euskara eta zinema batzen dituen jaialdia. Euskal Herriko ikus-entzunezko sektorearen atal ezberdinak bilduko ditu.40 + 1. edizioan sortutako Branka, Ganbara eta Zerumuga atalak indarberrituko dira, ikus-entzunezko lanen iragana, orainaldia eta etorkizuna lotuko dituzten espazioak finkatuz.
bideoa prestatzen
"Zoriona bilatzeko eskubidea" aldarrikatuko du Zinexitek 10. urteurrenean

2019-11-22
Zinexitek, giza eskubideen zinema erakustaldiak X. edizioa ospatuko du azaroaren 25etik 29ra. Besteak beste, haur errefuxiatuen inguruko euskal dokumentala estreinatuko da bertan: Awlad-Hesiak Gainditu.
bideoa prestatzen
"Entire days tohether" laburmetraiak irabazi du Zinebi-ko sari nagusia

2019-11-15
Gaur, amaiera ekitaldia izango da, sari banaketarekin eta Márta Mésaróz zinegile Hungariarrari emango zaion ohorezko Mikeldiarekin. Sariak, alegia, gaurko prentsaurrekoan jakitera eman ditu nazioarteko epaimahaiak. Sari nagusia Luise Donschen zuzendari alemanaren “Entire Days Together” fikziozko film laburrak irabazi du. Epaileek ikuslea protagonistaren mundura erakartzeko gaitasuna eta bere inguru eta komunitatearen intimitatera erakartzeko ahalmena jarri dute balorean.
bideoa prestatzen
'Mundua eta Giza Eskubideak' zinemaldia, 15 urte giza eskubideen defentsan

2019-11-14
XV. edizioa bete du IPES, Gizarte ikerketak sustatzeko institutuak, antolatutako Mundua eta Giza eskubideak Zinemaldiak. Elkarlanetik abiatutako ekimenak, hiru bosturteko daramatza giza eskubideekiko errespetua aldarrikatuz.
bideoa prestatzen
"Kolonizatzaileak zuritzea" leporatu diote Filipinetako herritarrek Elkanoren inguruko film euskaldunari

2019-11-13
Elkano: Lehen mundu bira film euskaldunak hautsak harrotu ditu azken egunotan. Estreinutik lau hilabete pasa direnean, polemika sortu da Filipinetan, bertako Crystal Sky Multimedia banatzaileak pazifikoko herrialdeko zinemetan estreinatuko duela iragartzean.