Skip to main content

Azken bideoak: Eguraldia

bideoa prestatzen
Nafarroan uholdeek gazte baten heriotza eta kalte material handiak eragin dituzte

2019-07-09
Zidakos eta Sansoain ibaiek gainezka egin dute euriteen ondorioz, eta kalte handiak egin dituzte Tafallan eta inguruko herrietan. Hondamendi eremu izendatzea eskatuko dute zenbait udalek. Arratsaldeko 17.30ak zirela, 0,11 metroko altuera zuen Zidakos ibaiak, eta, gauerdian, berriz, 5,75 metroko altuera hartua zuen. Urak hainbat auto ibili ditu arrastaka, eta hildako pertsona auto horietako batean aurkitu dute harrapatuta, Ezporogin. Lantoki askotan ere sartu da ura. Lekuko batzuek zabaldutako bideoetan, supermerkatuak ikusten dira, urez inguratua. Baita dozenaka etxe, garaje, lokal eta komertzio ere.
bideoa prestatzen
Bero boladetan krema ematea garrantzia handikoa da

2019-07-04
Bero boladetan, bereziki, Eguzkitako krema ematea garrantzitsua da oso. Ekainaren hasieran, Isdin eta Bavaria marketako eguzkitako bi krema merkatutik kentzeko eskatu zuen kontsumitzaile elkarte batek. Ikerketa baten ostean, ziotena baino babes txikiagoa ematen zutelako.
bideoa prestatzen
Ekaineko bero boladak errekorrak hautsi ditu

2019-07-02
Ekainaren azken egunetako bero boladak mende honetako errekor ugari hautsi ditu Euskal Herrian. Tenperatura maximoak 2000 urtetik erregistratu diren altuenak izan dira EAEko 12 herritan, Euskalmet-en arabera. Esaterako, Bizkaian, Arangurenen eta Derion 41,1 eta 41 gradu erregistratu ditu Euskalmet-ek hurrenez hurren, aurretik ezarritako 40,7 eta 40,6 maximoen gainetik. Araban, Moredan 42,6ra heldu da termometroa, duela bi urteko maximoa baino 4 gradu gehiago. Zanbranan, 41,3; Paganosen, 40,9; eta Espejon, 40,5 gradurekin; errekorrak hautsi dira ere.
bideoa prestatzen
Bero boladak alerta laranja piztu du Hego Euskal Herrian

2019-06-26
Termometroa 42 gradura hel daiteke Nafarroako erdialde eta hegoaldean. EAEn muga hori joko ez duen arren, 35 gradutik gora kokatuko dira maximoak, kostaldean zein barnealdean. Gaur eta bihar izango dira egunik beroenak baina asteburuan ere alerta piztuta mantenduko da, tenperaturek behera egingo duten arren ostiraletik aurrera.
bideoa prestatzen
Euriteek ibaiak harrotu dituzte Euskal Herrian

2019-01-24
Euriteek gogor astindu dituzte azken egunetan Euskal Herriko Ibaiak. Prezipitazioak gutxitu dira baina ez dira geratu. Bidasoa ibaiak ur emari arrunta izan arren Euskal Herriko ibai askok ur emari handiak izan dituzte. Gipuzkoan eta Bizkaian alerta laranga izango da, aldiz Nafarroan horia.
bideoaren irudia
Alerta laranja ezarri dute Kantauriko kostaldean haizete eta olatuengatik

2014-01-27

Kantauriko kostaldean alerta laranja ezarri dute datozen orduetarako aurreikusten diren haizete eta olatuengatik. 7-8 metro inguruko olatuak espero dira, haizeak indartsu joko du, eta euria erruz botatzen jarraituko du aurreikuspenen arabera. Donostian, esate baterako, Añarbeko urtegia hustutzen ari dira, datozen orduotarako espero diren euriteei aurre egiteko asmoz.