Skip to main content

Azken bideoak: Biztanleria

bideoa prestatzen
Joseba Gabilondo: "Sistema cis sexista honek denok sartzen gaitu kaiola batean"

2019-06-28
Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna da gaur. 50 urte betetzen dira Stonewallen erreboltak izan zirenetik. Esaten da, hura izan zela gaur egungo LGTBIQ+ mugimenduaren hastapena. Besteak beste, ospakizunez, aldarrikapenez edo kolektiboak Euskal Herrian egunerokotasunean bizi dituen erasoez hitz egin dugu Joseba Gabilondo Hiruki Larroxako kidearekin.
bideoa prestatzen
Frankismo garaian errepresioa jasan zuten esklabuak omenduko ditu beste behin "Memoriaren bideak"

2019-06-05
Memoriaren bideak elkarteak garatu du, Burgiko udalaren laguntzaz. Nafarroako pirinioetan frankismo garaian jasandako errepresioa ardatz, hainbat ekimen antolatu dituzte, tartean, ekainaren 7an Burgin bertan egingo den Vicente Lacaisa iheslari burgiarraren inguruko hitzaldia, edota ekainaren 15ean Bidakozeko portuan frankismoko esklabu nafarrei egingo den omenaldia, hitzartze eta musikari desberdinekin. Egun zinez tristea izango da, aurten, lehen aldiz, lekuko zuzenekorik egongo ez den lehen urtea baita, aipatutako Vicente Lacaisa eta luis ortiz pasa den urtean hil baitzirten. 2004. urtetik darabil Memoriaren bideak elkarteak euskal pirinioetan jasandako esklabutza ikertu, salatu eta zabaltzen. Omenladi, hitzaldi eta ekintza zehatzak egin dituzte. Pasa den urtean, adibidez, Frankismoan esklabu izan zirenen barrakoi baten erreprodukzioa eraiki zuten. Ekainaren 15ean barrakoiko bisita gidatua egingo da goizean, eta udan zehar bisitatzeko aukera ere izango da. Urtero bezala, ekainaren 15eko ekitaldia Juan Kruz Lakasta kazetariak gidatuko du, eta, aurtengo kartela, Angel Aja margolari sestaoarraren muntaia da, non lanera behartutako soldaduen 38. Batalloiaren argazki bat oinarri izan duen. Memoriak bidean eklarteak, iragana ahaztu ezin eta ahaztu nahi ezinik, egia eta erreparazioaren bidean jarraituko dutela adierazi dute.
bideoa prestatzen
Gaur 100 urte betetzen dira lehen aldiz langile-erretiroa ezarri zenetik espainiar Estatuan

2019-03-11
Egun berezia honetan pentsiodunak batu dira beste astelehen batez Bilboko Udalaren aurrean pentsio publiko duina eskatzeko. Adierazi dute oraindik borrokan jarraitu behar dela. Urte askotan emakumeek, meatzariek eta beste hainbatek egindako mobilizazioak gogoratu dituzte. Adierazi dute, egoera askoz zailago batzuetan pausuak eman baziren, gaur egun ere eman daitezkeela eta gogo politiko falta dela egoera geldirik egotearen arrazoia. Aipamen berezia izan du martxoaren 8ko greba feministak.
bideoa prestatzen
Oiartzungo Udalak herritarren ongizateari ematen dio garrantzia

2019-01-22
Oiartzungo Udalean Gizarte-Ongizatea saila dute, beraien irizpide nagusia oiartzuarren ongizatea da. Bertan, herritar guztientzako bizi kalitate duina, bizitzeko merezi duten bizitzak bermatzea da helburua. Hori gauzatzeko prebentzioa da gizarte zerbitzuetatik lantzen den puntu garrantzitsuetako bat. Bestalde, udalak garrantzi handia ematen dio herritarrekin elkarlanean aritzeari, horretarako sare bat sortu dute herriko hainbat eragilerekin elkarlanean aritzeko eta herri kohesio bat sortzeko.
bideoa prestatzen
Pentsiodunek manifestazioa deitu dute larunbaterako protesten urteurrenaren harira

2019-01-14
Protestak hasi zituztenetik urtebete daramate kalean pentsiodunek. Beste astelehen batez elkartu dira Bilboko udaletxearen aurrean beren aldarrikapenak zabaltzeko: gutxiengo pentsioa 1080€tara igotzea eta pentsio duinak izateko, kopurua igotzea KPIari lotuta. Hilaren 19an 17:00tan egingo dute manifestazioa Bilbon.
bideoa prestatzen
Zeanurin aurkitutako bost milizianoen gorpuzkiak beren familiei emateko memoria ekitaldia egin da Bilbon

2019-01-11
Iñigo Urkullu izan da entrega ekitaldiaren buru. Bost milizianoen gorpuzkiak lurpetik atera ziren Altun mendian (Zeanurin) 2017ko azaroan. Pedro San Millan Beitiaren gorpuzkiak bilatzen ari zirela. Lepoko zenbakidun plakari esker identifikatu zen. Lanak hasita, gerra lubakia izan zen hartan beste lau gorpu aurkitu ziren, beste identifikazio plaka birekin eta egunerokotasunean erabiltzen zituzten beste tresna batzuekin batera.