Skip to main content

Azken bideoak: Herriak

bideoa prestatzen
11 LEHIO ORMAIZTEGI-AZPEITIA 2020

2020-04-28
Ormaiztegi-Zumarraga-Azpeitia
bideoa prestatzen
Hamaika Telebistak irudia berrituta ekin dio 11. urteurrenari

2020-03-26
Egitasmo berritzailea hastapenetik, hamarkada propioa bete baitu euskaldunon telebistak, 2010eko urte hasieran emititzen hasi zenetik. Gara, Noticias, Berria, Euskaltel, Bainet eta Elkar korporaziek sustatuta. Urte emankorrak izan dira. Hedabideen eta informazio eskubideari ekarpena egin eta ikus-entzunezkoen alorrean ekarpena egin du Hamaikak, iraultza digitalari helduz Euskal Herrian zein Katalunian abiatutako prozesuei zuzenean helduz. Bide honetan, Aukera berriak eskaintzen jarraitzen du Hamaika, eta urteurrena ospatzeko ekintza egitasmoari ekin diogu berrogeialdian egonda ere. Horrela, emisioari eutsi bakarrik ez, indartu ere egin du langile guztiak telematikokki martxan jarrita. Informazio zerbitzuak, zuzenekoak eta Kolpez Kolpe, Musika Zuzenean eta Maraka Txikia eta Pandoraren Kutxa, Kiliklon, KM0 Errezeta beganoak, Etxeko Sessions eta Eskatzea Llibre, besteak beste. Garai zailak bizi baditugu ere, iritsiko zaigu elkarrekin 11. urteurrena ospatzeko garaia. 11 Tokitan saioarekin Euskal Herriko eta diasporako herritarrengana gerturatuko gara telebista herritartu eta gertu sentitzeko. Eta, udazkenean, 11 Foroa jarriko dugu abian kultur digitalaren erronkei buruz hausnartzeko. Honela. urteurren ospakizunak urteak iraun bitartean. Azaroan, 11 Sariak ospatuko ditugu eta urteari ere bukaera borobila emango diogu Urte Zahar Gauean. Izan ere, Aro digitalaren garai betean, telebistak jauzi kualitatiboa emango du plataforma ezberdinetan zein sareetan. Aldaketak hori bera irudikatuko du, tradiziozko telebistatik ikus-entzunezkoen merkatu digitalean lehiatzea baita HAMAIKAren erronka. “Eman aukera Hamaikari. Aukeran, Hamaika”.
bideoa prestatzen
Azken orduetan sute ugari gertatu dira Euskal Herrian

2020-01-15
Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan suteak egun dira azken orduetan. Suhiltzaileek lan eskerga egin dute eta hego-haize bortitzarekin suteak egitea guztiz debekatuta dagoela gogoratu dute.
bideoa prestatzen
3,4 milioiko diru laguntzak emango ditu Nafarroako Gobernuak uztaileko uholdeek sortutako kalteei aurre egiteko

2019-09-04
Nafarroako erdialdeak uztaileko uholdeen ondorioz jasandako kalteei aurre egiteko 3,4 milioi euroko diru laguntzak ematea onartu du Nafarroako Gobernuak. Gaurko gobernuaren lan-saioaren ostean jakinarazi dute, lau laguntza ildo onartu dituztela azpiegituretan eragindako kalteei eta nekazaritza zein abeltzaintzako ustiategiek jasandako galerei aurre egiteko.
bideoa prestatzen
EA, ELANTXOBE, MUNDAKA, BERMEO

2019-08-21
11 Lehio, Ea, Elantxobe, Mundaka eta Bermeo. Autoarekin bidaia, Go-proaren bidez grabatua
bideoa prestatzen
Azken urteetan deshobiratutako 46 pertsona ehortzi dituzte Iruñean

2019-04-01
2016 eta 2017 urteen artean Nafarroan 10 bat hobitan desobiratutako 46 pertsona izan dira ehortziak gaur goizean Iruñeko hilerrian Kolpe faxistaren ondoren erahildako pertsonak jasotzeko prestatutako panteoian.Nafarroako Gobernuak egindako desobiratze planaren emaitza da, Aranzadi elkartearekin batera burututakoa.