Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Beste batzuk

bideoa prestatzen
"Euskadi-Murias taldeari babes ekonomikoa falta izan zaio eta Orbeak Fundazioaren aldeko apustua egin du"

2019-10-08
Txirrindularitzarekin lotutako hainbat albiste izan ditugu azken egunetan. Euren artean, Euskadi-Murias taldearen desagerpena, 2023ko Frantziako Tourra Euskal Herritik atera litekeela eta Orbea Fundazioak Continental Pro mailako lizentzia eskuratu duela. Guzti honen inguruan aritu gara Berriako kazetari Imanol Magrorekin batera.
bideoa prestatzen
Irribarriak eta Rezustak Altuna III eta Zabaletaren aurka jokatuko dute III. Pilota Masterraren finala

2019-10-01
Igandeko norgehiagoka txapelketa honen hirugarrena izango da. Iker Irribarria eta Beñat Rezusta sailkapeneko lehendabiziko aurrelari eta atzelaria dira hurrenez hurren. Aurrean Jokin Altuna eta Jose Javier Zabaleta izango ditu bikote gorriak, sailkapeneko bigarrenak euren posizioetan.
bideoa prestatzen
Lejarraga Europako Gerrikoa berreskuratzen saiatuko da Avanesyanen kontrako errebantxan

2019-09-27
Borroka larunbatean izango da, Miribillako Bilbao Arenan,23:00tan. Martxoaren 31an Europako Gerrikoa jokatu zuten, eta Lejarragak Avanesyan armeniar jatorriko errusiarraren kontra galdu egin zuen, bere aurreneko porrota zena. Borroka parekatu bat izango zela zirudien, baina aurrera egin zuen heinean, Kermanen gabeziak agerian gelditu ziren, eta Avanesyanek merezimendu osoz lortu zuen garaipena. Errebantxa lortzeko gogor prestatu dela baieztatu du "Morgako rrebolberrak"; aurrekariak ikusita eta edozein borrokak eragiten duen tentsioa kontuan hartuta, hil ala biziko norgehiagoka espero da.
bideoa prestatzen
Urrizak eta Barrenetxeak jokatuko dute buruz buruko erremonte txapelketako finala

2019-09-10
Javier Urrizak eta Endika Barrenetxeak buruz buruko erremonte txapelketako finala jokatuko dute larunbatean. Iruindarra da faborito, izan ere zortzigarren finala du Galarretakoa. Materiala aukeratu zuten atzo.
bideoa prestatzen
Kategoria berriak izango ditu Emakume Master Cup txapelketak aurten

2019-09-10
Emakume Master Cup pilota txapelketaren hirugarren edizioa aurkeztu dute antolatzaileek babesleekin batera Galdakaon. Emakumeen pilota indartzeko asmoa duen txapelketak kategoria berriak estreinatuko ditu aurten. Lehenenego aldiz pilota mixtoaren jokatu ahal izango dute irailaren 30a baino lehen izena ematen duten pilotariek.
bideoa prestatzen
Avironek irabazi du lehendabiziko Euskal Errugbi Liga

2019-09-09
Baionako Avironek irabazi du lehendabiziko Euskal Errugbi Liga. Lapurtarrek Biarritz gainditu zuten larunbat goizean eta arratsaldean Ordiziak Angelu mendean hartu ostean, Avironek eskuratu zuen lehendabiziko garaikurra.