Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Arrauna

bideoa prestatzen
Hondarribiak eta Oriok irabazi dituzte Kontxako banderak

2019-09-09
Gizonezkoen saioan Hondarribiak etxera eraman du Kontxako bandera. Bi egunetako denborak kontuan hartuta, guztira, 6 segundo atera dizkio Oriori. Beraz, iaz bezala, Kontxako bandera Bidasoa aldera doa. Aipatu behar da, Oriok ez duela amore eman estropada osoan eta lehia bizian ibili dira bi traineruak azkenengo metroetara heldu arte. Aparteko estropada izan da, baina, pasa den astean lortutako 5 segundoko abantaila luzea izan da. Hondarribia txapeldun, Orio bigarren, Santurtzi hirugarren eta bere txanda irabazi duen Donostiarra laugarren izan dira sailkapen finalean. Emakumezkoen banderan, berriz, Orio argi eta garbi gailendu da. 28 segundo atera dizkio GU arraun taldeari bi aste hauetan eta aurten egiten ari diren sekulako denboraldiari banderarik bereziena gehitu diote. Orioren atzetik, GU arraun, Hondarribia eta Hibaika Ancin kokatu dira.
bideoa prestatzen
Izaro Lestayo Getariako patroiak ezin du Kontxako banderan parte hartu

2019-09-02
Donostia Kultura erakunde publikoak ohar bidez jakinarazi zuen emakume patroiak ezin duela gizonezkoen kategorian parte hartu. Araudiaren gaztelerazko bertsioan oinarrituta hartu dute erabakia "un patrón" eta "una patrona" bereizten dituena. Euskarazkoan, aldiz, "patroi bat" dio, generoa zehaztu gabe.
bideoa prestatzen
Datorren igandean erabakiko da Kontxako bandera

2019-09-02
Kontxako banderaren lehenengo jardunaldiak oso irekita utzi ditu gauzak. Joan den igandean Oriok egin du denborarik onena emakumezkoetan eta Hondarribiak gizonezkoetan. Jarraitzaileekiko tartea, ordea, ez da garaipena ziurtatzeko nahikoa eta lehia handia espero da bigarren jardunaldian.
bideoa prestatzen
Kontxako Banderaren 123. edizioa jokatuko da, hiru egunetan

2019-08-28
Sailkatze estropada 29an izango da. 43 traineru ariko dira: 23 gizonezkoak eta hogei emakumezkoak. Egun honetan maila bakoitzean sailkatzen diren zazpiak eta horretaz gain Donostiarrako bi ontziek ziurtatua dute lehiatzea, “etxeko taldekoak” izateagatik. Aurten ere, hautsak harrotu ditu aurten Kontxako arautegiak Izaro Lestayo, ezingo delako Kontxako Banderan egon. Lestayo Getariako Arraun Taldeko patroia da eta gizonezkoen ARC ligan patroi lanak egiten dituen lehen emakumea da. Antolatzailearen arabera, “arautegiak ez du aukera hori onartzen, ez duelako talde egitura mistoa onartzen". Antolatzaileek gizonezko eta emakumezko irabazleen diru sariak berdindu zituzten iaz, eta, haien ustez, “berdintasunaren aldeko pausoek bide horretan joan behar dute, ez proba mistoetarantz". - Nekane Arzallus alkateordeak gaur egunkari honi azaldu dionez, erabakiak bere hartan jarraitzen du. “Hausnarketa egin beharko litzateke, baina aldagai asko daude, eta oso kontuan hartzekoak erabaki bat hartzeko. Dena aztertu behar da ondo”, gaineratu du.
bideoa prestatzen
Izaro Lestayo, ARC ligan jokatzen duen lehen emakumea

2019-07-10
Izaro Lastayo Getariako Arraun Taldeko patroia da. Gizonezkoen ARC ligako Getarian patroi lanak egiten dituen lehen emakumea da. Berarekin hitz egin dugu arraunaz, eta kiorl horretan oraindik gizonen eta emakumeen artean dauden ezberdintasunez.
bideoa prestatzen
Kontxako banderako lehiaketa batzordeak atzera bota du Urdaibairen helegitea

2018-09-07
Kontxako Banderako lehen jardunaldian Zierbenaren eta Urdaibairen arteko talka zela eta, zigorra jarri zioten epaileek Bermeoko taldeari, abordaia egon zela ikusita. Helegitea jarri badute ere, lehiaketa batzordeak ez ditu Urdaibairen argudioak onartu. Izan ere, ebatzi dutenez, batzordeak ez du epaileen erabaki tekniko baten aurka egiterik. Abordaia egon zela berretsi bai, baina zigorra leundu du batzordeak, estropadako azken denbora gehi beste 15 segunduko zigorra jarria zuten epaileek eta 15 segunduko gehiketa hori bertan behera utzi da orain. Denera, 34,44 segundu atzetik aterako da Urdaibai beraz, eta bandera lortzeko lehiatik kanpo geratuko dela dirudi horrenbestez.