Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Markel Susaetak ez du Athletic-en jarraituko

2019-05-07
Eibartarrak 22 urte eman ditu Lezaman, horietariko 10 zuri-gorrien lehen taldean eta guztira 506 partida jokatu eta 56 gol sartu ditu. Hala klubak, agiri hotz eta berantiar baten bidez agurtu du, Susaetak ez du Ibaiganeren berririk izan hilabeteetan zehar eta, ondorioz, azken orduan jasotako eskaintza errefusatzea erabaki du.
bideoa prestatzen
Gaizka Garitanok Athletic-ekin zuen kontratua luzatu du

2019-04-04
Deriokoak lan bikaina egin du lehen taldeko ardura zuenetik. Lau hilabetetan, Garitanok aurpegia aldatu dio Athletic-i eta, une honetan, lehoiak Txapeldunen Ligako postuetatik gertu daude. Orotara, 48 puntutatik, bizkaitarrek 32 lortu dituzte. Ondorioz, deriokoak zale eta jokalarien begirunea eskuratu du. Garitanok, 2020ko ekainaren 30a bitartean sinatu du.
bideoa prestatzen
Bulkada berri bat, 33000 ikusle San Mamesen zein Mendizorrotzan

2019-04-01
25000 zale elkartu ziren San Mamesen Athletic eta Levanteren arteko partida ikusteko. Ikusleen babesarekin, zuri-gorriek sailkapeneko hirugarren sailkatua gainditu zuten, Vanesa Gimbertek lortutako golari esker. Bestalde, Alaves Gloriosas taldeak, aurreneko aldiz, Mendizorrotzan jokatu zuen, 8000 zaleren presentziarekin.
bideoa prestatzen
"48.121, San Mameseko errekor baten historia" dokumentala aurkeztu dute

2019-03-27
Xabier Mendiak zuzendutako “48.121, San Mameseko errekor baten historia dokumentala aurkeztu zuten atzo San Mameseko Ipar Aretoan. Aurkezpena eta proiekzioa egin zuten, Athleticeko izen handi eta erakundeetako ordezkarien artean. Dokumentalak Madrilgo Atletikoren kontrako Copako final erdietako partida barrutik kontatzen du, Athleticeko emakumezkoen taldeko Nerea Onaindia, Iraia Iturregi, Eli Ibarra eta Arrate Oruetaren bizipenekin. 0-2 amaitu zen partida, baina emaitzaz harago, San Mamesen bildu zen jendetzak egin zuen partida berezi; zehazki, 48.121 zale bildu ziren partidan.
bideoa prestatzen
65 urterekin hil da Javier Miranda, Osasunako presidente izandakoa

2019-03-27
Javier Miranda Osasunako presidente izandako hil egin da 65 urte zituelarik. Taldea bere agintaldian igo zen lehendabiziko mailara eta bi urtetan jarraian mailari eustea lortu zuen azkeneko eta azken aurreko jardunaldietan hurrenez hurren.