Skip to main content

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Euskal futbol taldeek arrakasta izan dute orokorrean asteburuan

2019-02-04
Realak garaipen garrantzitsua lortu zuen Athletic-en aurkako derbian. Txuri-urdinak nagusi izan ziren, lehen zatian bereziki, zuri-gorriak intentsitatearen bidetik gaindituz. Eibarrek ere arnas hartu zuen Gironaren kontrako garaipenaren ostean. Ruben Peñak armaginen gola eskuratu zuen eta Mendilibarren taldeak salbazioa gero eta gertuago dauka. Alavesek, bestalde, 80 minutu on egin arren, ezin izan zuen Real Madrilen aurka. Bigarren mailan, albiste pozgarriak Osasunarentzat. Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldea oso indartsu azaltzen da etxean eta horren lekuko Granadaren kontra lortutako hiru puntuak. Iberdrola Ligari dagokionez, Athletic-ek Rayoren aurkako partida irabazi zuen, Jone Ibañez galdakoztarraren gol bati esker. Realari dagokionez, txuri-urdinek garaipena lortu zuten Sevillan.
bideoa prestatzen
Bolada onean datozen bi taldeekin, derbi lehiatua espero da Anoetan

2019-02-01
Realak eta Athletic-ek aldarte berria erakutsi dute Imanol Alguacilek eta Gaizka Garitanok aginte makilak hartu dituztenetik. Sailkapeneran erdialdean kokatuta, garaipen batekin, biek ala biek, beheko postuetako mamuak uxatu eta goruntz begira jarri ahalko lukete. Neguko merkatuari dagokionez, Athletic-ek Kenan Kodro aurkeztu du eta Realak Modibo Sagnan fitxatu du, baina ekaina bitartean Lens-en utzita jokatuko du.
bideoa prestatzen
48128 zale San Mamesen, Europan emakumezkoen futbol partida bat ikusteko inoiz izandako kopururik altuena

2019-01-31
48128 ikusle bildu ziren San Mamesen Athletic-ek eta Atleticok Kopako final laurdenetan jokatutako partida ikusteko. Europan, bi kluben artean, emakumezkoek jokatutako lehia bat bizitzeko inoiz izandako zifrarik altuena. Giro eta babes handia izan arren, zuri-gorriek ezin izan zituzten finalerdietarako txartela lortu. Madrildarrek maila bikaina erakutsi zuten eta 0 eta 2 irabazi zuten.
bideoa prestatzen
Sarrerak agortu dira San Mamesen Athletic-eko nesken kopako final laurdenetarako

2019-01-30
Milaka lagun espero dira emakumezkoen kopako final laurdenetan San Mamesen. Partidu bakarrera jokatzen dute Kopako final laurdena Athletiko Madriden aurka, azken hau liderra da ligan. 2016ko udazkenetik ez dute emakumezkoek San Mamesen jokatzen. Udazken hartan txapeldunen ligako partidua izan zen. Taldeko gazteenentzat estadioan jokatzen duten lehen aldia izango da.
bideoa prestatzen
Jagoba Arrasatek talde izaera indartzea ezinbestekotzat jotzen du

2019-01-23
Jagoba Arrasatek Osasunako entrenatzaileak, positiboki baloratzen du orain arte denboraldian taldeak erakutsitako sasoia eta taldeak bere lan egiteko modura ohitzeko gaitasuna nabarmendu nahi izan du. Bigarren itzuliari dagokionez, etxetik kanpoko emaitzak hobetu nahi ditu, eta horretarako ezinbestekotzat jo du talde grina indartzea.