Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Futbola

bideoaren irudia
Eibarren hirugarren porrota jarraian

2016-02-09

Atletico Madril 3 - Eibar 1. Armaginek galdu egin zuten Vicente Calderon futbol zelaian, eta hirugarren porrota kateatu dute. Neurketa eta taldearen egoera aztertu ditugu Aritz Olagoi kirol psikologoarekin eta Mikel Ibargoien kazetariarekin.

bideoaren irudia
Harrobia | Aukera galdu zuen Athleticek

2016-02-08

Athletic 0 - Vila-real 0. Zuri-gorriek aukera paregabea galdu zuten larunbatean Txapeldunen Ligako postuetara hurbiltzeko. Valverderen mutilek, ezin izan zuten Castelloko taldea mendean hartu eta laugarren postutik 10 puntura gelditu dira. Asier Laraudogoitia eta Asier Ormazabalekin partiduaren inguruko balorazioa egin dugu.

bideoaren irudia
Eibarrek bertuteak akats bihurtu zituen

2016-02-01

Eibar 1 - Malaga 2. Armaginek huts egin zuten andaluziarren kontra, arerioak hobeto irakurri zuelako norgehiagoka. Kontraerasoan min asko jaso zuten. Partidua eta taldearen egoera izan ditugu aztergai Iker Estala (Vavel Real Sociedad) eta Unai Zubeldia (Berria) kazetariekin.

bideoaren irudia
Realak irabazi bai, baino zalantzak uxatu ez

2016-02-01

Real Sociedad 2 - Betis 1. Txuri urdinek lehen zati onari esker irabazi zioten talde andaluziarrari. Bigarren zatian ohiko zalantzak erakutsi zituzten. Hiru puntuez eta Realaren egoeraz aritu gara Iker Estala (Vavel Real Sociedad) eta Unai Zubeldia (Berria) kazetariekin.

bideoaren irudia
Realak eta Oiartzunek berdinketak lortu zituzten, etxetik kanpo

2016-02-01

Realeko neskek hutsean berdindu zuten Huelvaren zelaian, eta Oiartzunek bana berdindu zuen Rayo Vallecanoren aurka. Lehen itzulia bukatuta, talde bakoitzak bere helburuak bideratu ditu. Horri buruz eta beste aritu gara Iker Estala (Vavel Real Sociedad) eta Unai Zubeldia (Berria) kazetariekin.

bideoaren irudia
Harrobia | Urrats garrantzitsua Europarako bidean

2016-02-01

Getafe 0 - Athletic 1. Zuri-gorriak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Alfonso Perez futbol zelaian, Iñaki Williamsen golari esker. Europako postuetan kokatu da Athletic, eta horri buruz aritu gara Rayco Sanchez eta Jon Segoviarekin.