Skip to main content

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Julen Lopetegi, Real Madrilen krisiaren biktima nagusia

2018-10-30
Zuriek asteasuarra kargutik kendu dute Bartzelonaren aurka bost eta bat galdu ostean. Lau hilabete atzera, Lopetegik eta Real Madrilek sinatutako akordioak lurrikara eragin zuen, eta Mundiala hasi baino egun batzuk lehenago Espainiako selekziotik bota zuten. Orain, gipuzkoarraren ametsa, amets gaizto bilakatu da. Beñat Zarrabeitia lankideak egindako analisian, Lopetegi ez da Real Madrilen krisiaren erantzule bakarra. Azken hilabeteetan, Cristiano Ronaldok eta Zinedine Zidanek kluba utzi dute, lidertza eta kalitate krisia eraginez. Horrekin batera, azken urteetan emandako irteerak, James, Morata, Khedira, Pepe, Illarra, Danilo edo Kovacic-enak kasu, taldearen potentziala higatu dute. Eta, aurten, zuriek, ez dute apenas fitxaketarik egin. Lopetegik ez du asmatu, baina ez da erantzule bakarra. Haren lekuan, momentuz, Santi Solari argentinarrak hartu du.
bideoa prestatzen
Itzulerak, beharrak eta berdintasuna Ipuruako derbiaren atarian

2018-10-19
Igandean, 16:15etatik aurrera, derbia jokatuko dute Athletic-ek eta Eibarrek Ipuruan. Jose Luis Mendilibarrek Paulo Oliveiraren baja izango du eta "bi taldeentzat neurketa konplikatu izango dela" azpimarratu du. Zuri-gorriek Beñaten hutsunea izango dute eta Dani Garcia zein Ander Capa Ipuruara itzuliko dira. Bestalde, Lezaman hazitako Anaitz Arbilla ultzamarrak, armaginekin zuen kontratua 2021 urtea bitartean luzatu du.
bideoa prestatzen
Ainhoa Tirapu: %100 futbolean aritzeko aukera dugu orain

2018-10-15
Ajoarrieroa saioko atal honetan Atlhetikeko jokalaria den Ainhoa Tirapurekin egin du hitzordua Anabel Arraiza lankideak. Futbola, berdintasuna, nesken talde batek dituen zailtasunak, proiektu pertsonalak eta beste hainbat gairen inguruan aritu dira.
bideoa prestatzen
Euskal Selekzioa: Erronka estrategikoak eta ezinbestekoak diren bitarteko urratsak

2018-10-15
Iragan den ostiralean, gizonezkoen futbol selekzioak garaipena lortu zuen Venezuelaren aurka kasik bi urtetako etenaldiaren ondoren. Mendizorrotzan bizitako giroak, neurketa FIFA datetan jokatu izana eta jokalarien mailak itxaropenerako motiboak eragiten ditu. Baina, ofizialtasunaren bideak beste elementu batzuk beharko ditu baita: Diplomazia, lan juridikoa eta instituzio eta eragile guztien amankomuneko lana. Futbolean eta bestelako kiroletan. Horren inguruan aritu gara, Beñat Zarrabeitiaren eskutik, Koikili Lertxundi, Kike Zurutuza eta David Salinas-Armendarizekin.
bideoa prestatzen
Athletic eta Realaren arteko derbia, bi taldeen koloreak defendatu dituzten jokalari zein teknikariak

2018-10-05
Historian zehar, asko dira Athletic zein Realaren elastikoa defendatu duten jokalariak, norabide batean zein bestean egindako bidaiak. Inkluso, talde bateko jokalari izan eta bestea entrenatu dutenak edo bietan arduradun tekniko gisa aritutakoak. Azken kasuak, Yuri Berchiche, Dani Garcia eta Asier Garitanorenak.