Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Museoak

bideoa prestatzen
Nueva Durangoko menoniten bizimodua, Miguel Bergasaren argazkietan ikusgai

2019-02-15
Nafarroako Unibertsitatearen Museoak “Menonitas de Nueva Durango” Miguel Bergasa argazkilariaren erakusketa bildu du. Martxoaren 24rarte izango da ikusgai eta Paraguayko eskualdeko sekta horren herrixka bateko biztanleen bizimodua erretratatzen du. Menonitak batez ere Ameriketan kokatzen diren gizarte esparru itxiak dira.
bideoa prestatzen
"Artzaina: tradizioari lotutako bizitza" aurkeztu du Iruñeko Ingurumen museoak

2019-02-05
Iruñeko Ingurumen Heziketarako Museoak “Artzaina: tradizioari lotutako bizitza” erakusketa aurkeztu du. Iñaki Vergara argazkilariaren erakusketak artzainen egunerokotasuna islatzen du.
bideoaren irudia
Ibilean | Bilboren aberastasuna

2014-03-11

Bilbok duen aberastasuna bertatik bertara ezagutzeko bidaia egin dugu, lehen saioan. Abentura berezi honetan, 1915ean lehen bidaia egin zuen Artxandako Funikularra, hainbat kanturen inspirazio iturri izan dan Nerbio itsasadarra, Bilbo modernoaren ikurra den Guggenheim museoa eta beste hainbat harri bitxi eta sorpresa ezagutuko ditugu. Bi bidelagun izango ditugu horretarako. Batetik, Arkaitz Estiballes Galdakaoko bertsolaria eta bestetik Bilboko Udalak hiria bisitatzeko garatu berri duen web gunea. Bazatoz?

bideoaren irudia
Galiarren Aroan murgiltzeko aukera duzue Donostiako San Telmo Museoan

2014-02-28

Donostiako San Telmo museoaren erakusketa berria Cesar aurreko Akitania ezagutu eta Galiarren Aroan murgiltzeko aukera paregabea da. Haien erritu, merkataritza bidaiak, bitxiak, gerrarako tresnak eta abar ikustearekin batera, herri galiarrean barneratuko da bisitaria. Erakusketaren harira, hainbat jarduera antolatu ditu museoak: tailerrak, bisita gidatuak, artisau erakustaldiak... Datorren maiatzaren 25a arte izango duzue zabalik.