Skip to main content

Azken bideoak: Jaialdiak

bideoa prestatzen
300 ekintza baino gehiago egongo dira Bilboko Basque Fest jaialdian

2019-03-25
Zazpigarren urtez antolatzen den euskal kulturaren ekimena Aste Santuan burutuko da. Apirilaren 17tik 21era. Jaialdiaren helburua alde batetik Aste Santuan turistak erakartzea da eta bestetik Bilbotarrek ere beraien hiriaz gozatzeko ekintzak sustatzea. Berrikuntza bezala Zinema atala egongo da, Goyetara nominatu zen Gernikaren proiekzioa eskainiz. Aukera egongo da grabaketako irudiak ikusteko ere, David Herranzen argazkiei esker. Azpimarratu nahi izan dituzte Oreka TX eta Korrontziren ekitaldiak eta baita Bilborocken egongo diren emakumeei lotutako kontzertuak ere. Amaiera ekitaldia Arriagan izango da, Negua izeneko akelarre batekin. Euskal mitologiaren suaren inguruko erritu eta dantzak ikusi ahal izango direlarik. 300 ekimenetik gora egongo dira, aurten inoiz baino espazio eta txoko gehiagorekin.
bideoa prestatzen
Bilboko Udalak B-TUBER tailerretarako eta BILROBOT lantegietarako izen emate epea zabaldu du

2019-03-22
Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean azken urteotan bogan egon den B-TUBER IZAN EUSKAL YOUTUBER tailerra eskeiniko du apirilaren 23tik 26ra. 2004-2007 urteen bitartean jaiotako bilbotarrentzat daude bideratuta. Tailerretan, youtuberako bideoak nola pentsatu, editatu eta ekoizteko giltzak emango dira, Ane Atxutegi youtuberraren eskutik, “Beitu” eta “Etxe txiki infernu handi” kanaletako sortzailea. Dohako tailerrak dira, eta bi mailetan banatuko dira, hasiberrientzako tailerra, eta pasa den ediziotan ibili direnentzako hobetzeko tailerrak, osoki euskaraz izango direnak. Bestalde, Udalak BILROBOT umeentzako robotika lantegien edizio berria eskeiniko du, 10 eta 11 urte bitarteko bilbon erroldatutako neska-mutilei bideratuta. 13 lantegi izango dira, apirilaren 29tik ekainaren 7ra arte, euskaraz baita ere. Gazteengana heltzeko asmoarekin, hamaika auzoetan izango dira lentegiak, hala nola, Deustu, Ibaiondo, Begoña, Abando, Errekalde eta Basurtuko udaltegietan eta San Inazioko Euskararen Etxean.
bideoa prestatzen
Ostiralean hasiko da Nafarroako 21. pintxoaren astea

2019-03-20
Ostiraletik igandea 31ra bitarte ospatuko da Nafarroako 21. Pintxoaren astea. Foru erkidegoko 63 jatetxek parte hartuko dute. Aurten azpimarratzekoa da tabernen heren batek zeliakoek jateko moduko pintxoak eskeiniko ditu.
bideoa prestatzen
Udaberrian ospatuko da Iruñea Loretan - Pamplona es Flor jaialdia

2019-03-14
Iruñeko Udalak Iruñea Loretan – Pamplona es Flor jaialdia antolatu du hastear den udaberrian, hiriko natura-guneak ezagutarazteko. Euskal Herriko hiriburuko bioaniztasun oparoa ikusarazi eta nabarmentzeko asmoa duen jaialdia, bisita gidatuz, kontzertuz, erakusketaz eta hainbat ekimenez osatzen da. Martxoaren 22tik maiatzaren 12ra bitarte burutuko da egitaraua, eta aurretik burutzen ziren ekimenak programa bateratuan integratuko dira, ekintza berriekin, elkarrekiko osagarriak diren jarduerak antolatuz.
bideoa prestatzen
Kalean ospatuko dute DFeriaren XXV. urteurrena

2019-02-26
DFeria martxoaren 11tik 19ra ospatuko dute. Aurten, ordea, 25 urte betetzen ditu eta hori ospatzeko kalera aterako da. Hain zuzen, martxoaren 9an bederatzi ikuskizun antolatu dituzte adin guztietako ikusleentzako. Hiriguneko hainbat lekutan izango dira: Alderdi Eder, Boulevardeko kioskoa, Konstituzio Plaza eta Bretxako merkatua. Ikuskizun bakoitza birritan eskainiko dute 16:30ean eta 19:00etan hasita, "ahalik eta ikus-entzule gehienengana iristeko". Ikuskizun guztiak doakoak izango dira.
bideoa prestatzen
"Bilbaopoesia" literatur jaialdiak poeta entzutetsuak bilduko ditu

2019-02-25
Martxoaren 7an hasiko da 20. edizioa Darío Jaramillo, Antonio Carvajal eta Antonio Lucasen errezitaldiarekin. Bidebarrieta Kulturguneak urtero poesiarekin duen topaketa handia da, jada finkatua dagoena. Errezitaldiak, musika, egileekintopaketak eta Zazpi Kaleetako geltokian bi poesia hamarkada hauen erakusketa-labrupena barnebilduko ditu. Emakume poeta belaunaldi berriak ere izango du tartea martxoaren 11an.