Skip to main content

Azken bideoak: Ikuskizunak

bideoa prestatzen
“Murrizketak kulturaren heriotza epaia” direla salatu du SOS Kulturak

2020-06-12
SOS Kultura plataformak elkarretaratzeak egin ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Manifestuan irakurri dute kultura, “eskubidea, ondarea, lana, osasuna, identitatea, irizpidea eta gizartea eraikitzeko oinarria dela”. Mikel Pikaza plataformako kideak adierazi duenez hiru hilabeteren ostean egoera “oso kezkagarrian” dago sektorea, horregatik kultura beharrezko ondasun gisa onartua izan dadin eskatzen diete administrazioei, lehenengo urrats gisa. Gehitu du laguntzak martxan jartzeko, aurrekontuak bermatuak izan behar dituztela instituzioek, eta sektorean eman diren laguntzetan, zozketazko esleipenak esan dute, “deitoragarriak” direla. Horrekin batera, salatu du plataformak, protokolo zehatzak behar direla, eta ezin dituztela izan “jarduera blokeatzen dituen prokolo batzuk, dekretuek lana ahalbidetzen duten bitartean”. Nabarmendu dute, mobilizazioekin jarraituko dutela, “kultura bere lekuan jarri arte”.
bideoa prestatzen
Teknikariok kolektiboa sortu da, sektorearen erregulazioa "defendatzeko" eta langileak "babesteko"

2020-06-11
Ikuskizun zein ekitaldietako teknikariek sortu dute kolektiboa, gero sindikatu bihurtzeko asmotan. Lan baldintza "prekarioak" eta "erregulazio falta" salatu dituzte, jardun luzeak egiten dituztela lan, langileen estatutua bete gabe. Egoera normaltasunera bueltatu arte eta krisiak eragindako galerak "leuntzeko", kulturara zuzendutako diru-laguntzen ehuneko bat "gutxienez" mantentzea eskatu dute.
bideoa prestatzen
Etxeko sessions | Iñigo Diaz

2020-05-29
Aste honetako Etxeko Sessions saioan Iñigo Diaz ikus-entzunezko artista izango dugu. I+D+I 2020 proiektuaren 18. edizioa ospatzen dute sesioarekin. Igo bolumena eta gozatu!
bideoa prestatzen
Izaskun Mujika (Ipuin-kontalaria): “Hasieran online bidezko formatua SOS formatu bat izan zen, baina beharbada geratzeko etorri da”

2020-05-27
COVID19ak behartuta internet bidez eskaini ditu Izaskun Mujika bere ipuin kontakizunak, Donostia Kulturaren eskutiko edota Ahoz-aho ahozkotasunaren jaialdiaren eskutik, esaterako. Bere ustez, geratzeko heldu den formatua izan daiteke baina argi du denok izango dugula kultura zuzenean kontsumitzeko beharra.
bideoa prestatzen
Ipuin-kontalarien egoera aztergai

2020-05-27
Kulturaren sektorea aldatu egin du koronabirusak. Hainbat sortzaile eta eragilek pandemiak sortutako egoerara moldatu dute euren eskaintza eta sektore horietako batez arituko gara aste honetan Artekalen. Ipuin-kontalariez ari gara. Asteotan, hainbat ikuskizun eskaini dituen Izaskun Mujikak azaldu digu zenbateraino diren ezberdinak saio presentzialak eta internet bidezkoak. Horrez gain, Naiz Kontzertuak ekimena, San Telmo museoaren Novis Corpus online erakusketa eta mundu osoko komikigileek koronabirusaren harira sortutako hainbat lan ere bildu ditugu aste honetan.
bideoa prestatzen
Amets Arzallus, Jon Maia eta Maialen Lujanbio, gaur DOKA eta Hamaika Telebistan

2020-05-27
Amets Arzallus, Jon Maia eta Maialen Lujanbio arituko dira gaur Doka t’artea ekimenaren baitan antolatutako bertso saioan, arratsaldeko 19:30tan. Donostiako DOKAk eta Hamaika Telebistak elkarlanean sortutako programa kultur ikuskizunak eskaintzen aritu da konfinamendu garaiotan eta hauxe izango da bigarren bertso saioa DOKA t’artea-ren baitan.