Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
Josu Reparaz (NIE): 'Euskarririk gabe ez dago hizkuntza bermatzerik'

2019-10-22
Nafarroako Ikastolen Elkarteko presidentearekin egon da Hamaika Telebista. Euskararen normalizazioaz, ikastolen osasunaz eta Nafarroa Oinez jaiaz mintzatu da Josu Reparaz.
bideoa prestatzen
Euskaltzaindiak bere "lana gizarteratzea" jarri du erronka gisa mendeurreneko balantzean

2019-10-22
Ehun urte bete dituen honetan, Euskaltzaindiak mendeurreneko balantzea egin du gaur, Bilboko Plaza Berrian duen egoitzan. Mendeurreneko ibilbidea aintzat hartuta, hiru ideia nagusi bildu dituzte euskararen adituek. Elkarlana beste eragile publiko, pribatu eta sozialekin, ekarpena euskararen biziberritze prozesuari, eta etorkizuna, atzera baino, aurrera begiratzen duena. Oro har, behin eta berriz errepikatu duten kontzeptua, eta Euskaltzaindiak errotuta duen bokazioa dena, gizarteratzea da.
bideoa prestatzen
Nafarroa Oinezerako finkatutako helburuak bete ez zirela eta, elkartasun deia luzatu du Argia Ikastolak

2019-10-20
Eguraldiak Nafarroa Oinezen aurreikuspenei eustea ekidin zuen. Giro aldetik balorazio bikaina egin zuten Argia Ikastolako kideek atzoko ikastolen festaren inguruan, baina aurreikuspen ekonomikoetara iristeko zailtasunak izango dituztela aitortu dute gaurkoan. Zergati nagusia eguraldia izan zen. Ekitaldi bat ere bertan behera gelditu ez bazen ere, arratsalde hasieran eroritako euriteak jende kopurua apaldu zuen.
bideoa prestatzen
Hamaika Telebista: Gasteizen, kanal aldaketa

2019-10-21
Hamaika Telebistak LTD frekuentzia berria izango du Gasteizen. Orain arte, 56. kanalean jaulkitzen genuen eta, aurrerantzean, 42. kanalean egongo gara. Hortaz, zuen telebistak berriro ere sintonizatu beharko dituzue. Honatx, jarraitu beharreko prozedura.
bideoa prestatzen
Milaka lagun izan dira euskararen 'Argia' Tuteran

2019-10-20
‘Izan argi’ lemapean, euskararen uzta jasotzeko eguna izan da gaur Tuteran: urte osoko prestaketen ondoren, Nafarroa Oinez jaialdia ospatu dute, Argia ikastola anfitrioi lanetan dela, laugarrenez. Euskararen normalizazioaren mesedetan lan nekeza egiten dute bertatik eta, hala, «errespetua» eskatu dute Nafarroako hizkuntzarekiko.
bideoa prestatzen
Euskal sindikatuek bat egin dute Kontseiluak deitutako elkarretaratzearekin

2019-10-17
ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru, EHNE eta CGT sindikatuek Kontseiluak larunbaterako deitutako elkarretaratzean parte hartzera deitu dute. Euskararen Dekretuaren aurkako azken sententzia hizkuntzaren aurkako erasoa dela salatu dute.