Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
David Anaut (Euskara teknikaria): "Arnasguneetan euskararen normalizaziorako urratsak beharrezkoak dira

2019-11-25
Euskararentzat arnasguneak diren udalerriak zein bertako herritarrak ahalduntzea eta dagokien aitortza egitea dira komunikazio plan honen oinarri nagusiak. Hiztun komunitate sendo bati esker, euskaraz modu naturalean bizi daitezkeen udalerriek dute arnasgune izendapena, eta funtsezkoak dira Euskal Herri euskaldunago bat lortzeko. Arnasa Gara kanpainak balioan jarri nahi ditu herriok, eta errekonozimendua adierazi nahi die urteetan euskararen ongizatearen alde izandako jarrerarengatik.
bideoa prestatzen
"Mintzaidatzia" deitu dio Deustuko Unibertsitateko ikerketak sare sozialetako euskarari

2019-11-25
"Adierazgarritasun zantzuak euskal gazteen txatetan" ikerketa egin du Deustuko Unibertsitateko ikerketa talde batek. Mintzidatzia deitu diote, gainerako esparruetan ez dagoen hizkuntza molde honi, "antiestandar eta antinormatibo" bezala definitu dutena. Ez da hizketaren transkripzio bat, baina bada ahozkoaren keinu edo imitatu nahi bat. Hala,tokian tokiko euskarak eragin nabarmena du, eta hizkuntza ezberdinen interferentziak etengabeak dira.
bideoa prestatzen
Xabi Gartzia (AEK): "Herritarren erantzuna ezinbestekoa da"

2019-11-21
Euskararen aurkako erasoak aztertu ditu Nafarroako AEK-ko Xabi Gartziak.
bideoa prestatzen
Agurne Gaubeka: "Azken hilabeteetako euskararen aurkako erasoak giza eskubideen aurkako erasoak dira"

2019-11-19
Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaritza Agurne Gaubekak hartu zuenetik, arlo instituzionalean, Nafarroan, euskararen aurkako erasoak bata bestearen ondotik iritsi dira. Hizkuntzaren normalizazioa ekiditen duten egoerak aztertu ditu Gaubekak.
bideoa prestatzen
Pentsionistek indar erakustaldia eman ostean, euskararen aurkako erasoak itzuli dira

2019-11-19
Asteburuan pentsionistek sasoi erakustaldia eman zuten. Astez aste euskara eta euskal kulturaren aurkako erasoak bata bestearen atzetik etorri dira, eta azkenekoa Pirritx, Porrotx eta Marimototsen aurkako zentsura izan da. Agurne Gaubekak aztertu du euskararen egoera Nafarroan. Maria Belokik ludopatiaren inguruko hainbat gako eman dizkigu.
bideoa prestatzen
Pirritx, Porrotx eta Marimotots aurten Iruñean izango direla bermatu dute ehunka haurren aurrean

2019-11-18
Koloretako opariak helarazi dizkiote Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Enrique Mayari. Azaroaren 29ko ikuskizuna behin behinean bertan behera uzteko erabakiari zentsura egotzi diote pailazoek eta “irrien tsunamiari” esker “Iruñeko udalarekin edo gabe” aurten Euskal Herriko hiriburuan izanen direla azpimarratu du gaurkoan Olentzerok eta Mari Domingik lagunduta hirukoteak. Iñigo Santxo abokatuak, jarraitutako prozedura erabat legala dela azpimarratu du eta ezaugarri “marxistak” ikusi dizkio, Marx Anaien ‘A night at the Opera’ lanari erreparatuta.