Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
D eredua eleaniztasuna bermatzen duen eredua dela azpimarratu du Sortzenek

2020-01-31
Euskara bertako hizkuntza izanik, garatzeko eta mantentzeko beharra aldarriaktuta Nafarroako euskal eskola publikoan matrikulatzera deitu du Sortzenek.
bideoa prestatzen
Ostiralean hasiko da Ikusi eta Ikasi programaren 16. edizioa Bilbon, gazteek aisialdia euskaraz gozatzeko

2020-01-28
Ikusi eta Ikasi programaren hamaseigarren edizioa urtarrilaren 31an hasiko da "Mera, Mari eta Lari" ikuskizunarekin Errekalde auzoan. Auzo guztietara helduko da maiatzera bitartean. Doako 30 ikuskizun eta 35 lantegi antolatu dituzte Euskaltzaleen Topaguneak eta Bilboko Udalak, hiriburuko auzo guztietan eskainiko direnak. Aurten estreinakoz, gainera, familian parte hartzeaz gain, 8 eta 10 hamar urte bitartekoek gozatu ahal izango dituzte proposamenak, gurasorik gabe.
bideoa prestatzen
Entitateen parte hartzea izango da 2020ko Euskaraldiaren funtsa

2020-01-27
Entitateen parte hartze hori ariguneen bitartez bideratuko da. Ariguneak euskaraz aritzeko guneak izango dira, hortik izena, eta ahobiziek eta belarriprestek osatuko dituzte. Helburua, aurtengo euskaraldia duela bi urtekoa baino are eraginkorragoa izatea izango da.
bideoa prestatzen
Euskal kultur ekoizpenaren erronkak aztertu dituzte ‘Hari Izpia Hartzen’ jardunaldietan

2020-01-24
Gaur burutu dira hitzaldi eta eztabaidak Iruñeko Kondestable jauregian. Abiapuntua, euskal kulturgintzak gazteekin konektatzeko dituen zailtasunak izan dira.
bideoa prestatzen
Iruñeko udalgintzak udalari eskatu dio haur-eskoletan euskaraz ikasteko eskubidea berma dezala

2020-01-23
Euskarazko hezkuntza izateko eskubidea aldarrikatzeko elkarretaratzea deitu du Iruñeko euskalgintzak, otsailaren 1erako, 13:00etan, Iruñeko udal plazan.
bideoa prestatzen
Udaletan hizkuntzen erabilera arautzeko dekretuaren aurkako helegitea aurkeztu dute Voxek eta PPk

2020-01-23
Voxek helegitea aurkeztu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Udalek beren barne eta kanpo harremanetan euskararen eta gaztelaniaren erabilera arautzen duen Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren aurka. PPk, bide beretik jarraituko duela adierazi du.