Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
Sorkuntza sustatzeko edukiak, #TabakaleraEtxean ekimenaren bidez

2020-04-23
Donostiako Tabakalera kultura garaikideko nazioarteko zentroak "sorkuntza sustatzeko" programazio berezia estreinatu du berrogeialdi honetarako.
bideoa prestatzen
Album ilustratuak sortzeko Etxepare Saria eskuratzeko epea zabalik da

2020-04-22
Haurrentzako album ilustratuak sortzeko Etxepare sariaren deialdia ireki dute berau antolatzen duten Nafarroako hainbat udaletako euskara zerbitzuek.
bideoa prestatzen
Egoera "estuena" duten kultur sektoreko langileei "soldata bermatuko" diela iragarri du Eusko Jaurlaritzak

2020-04-15
Diziplina desberdinetako artista eta bestelako langileak izango dira laguntzaren onuradunak. Gehienez 1.200 eurokoa eta gutxienez diru sarrerak bermatzeko errentaren ingurukoa izango da laguntza. Guztira 2,5 milioi euro baliatuko dituzte.
bideoa prestatzen
AEK-k kultur sorkuntzarako beka bat sortu du "sorkuntzari bultzada emateko"

2020-04-06
KORRIKA kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin. Honela, AEKren helburua da sorkuntzari bultzada ematea eta euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramatea. Euskal sortzaile orok parte hartu ahal izango du, diziplina bakarra erabiliz edo hainbat nahastuz. Derrigorrezko eskaria da, baina, lanaren emanaldiak agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izatea. Beka 23.000 eurokoa izango da eta sortzaile bakoitzak bi proiektu baino ezin izango ditu aurkeztu
bideoa prestatzen
Euskararen II. Plan Estrategikoaren helburua “adostasun sozial eta politikoak” lortzea izango dela nabarmendu du Nafarroako Gobernuak

2020-03-09
Ollo kontseilariak nabarmendu du lehen aldia dela Nafarroako Gobernuak bere hizkuntza-politikaren ekintzak eta helburuak modu planifikatu eta ordenatuan jarri dituena. Era berean positibotzat jo du emandako urratsa.
bideoa prestatzen
5.000 lagunetik gora batu ziren larunbatean Iruñean euskal hiztunen eskubideak aldarrikatzeko

2020-03-02
Hizkuntza eskubideen defentsan deitutako manifestazioan nafar guztiak “berdintasunean tratatzeko” eskatu zuten, eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza sailak eta Iruñeko Udalak euskararen aurka hartutako jarrerak salatu zituzten. Hain zuzen, haur eskoletako guraso eta etorkizuneko ikasleek ireki zuten martxa.