Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Literatura

bideoa prestatzen
"Altzoko Handia", Koldo Izagirrek haurrentzat idatzitako liburu-serie berria

2018-11-07
Jon Garañok eta Aitor Arregik "Handia" aurkeztu zutenetik urte eskasa pasa bada ere, euskaldunok jada memorian iltzatuta dugun kontakizuna da. Ildo eta istorio horretatik tiraka, Koldo izagirrek, Erein argitaletxearekin “Altzoko Handia” liburu seriea kaleratu du. Karmele Gorroño eta Irene Iruretaren marrazkiekin, Migel Joakin Eleizegi erraldoiaren gorabeherak kontatzen ditu serie honek, haurrei bideratutako bi liburuetan: "Altzoko handia eta Kutixiren gezurrak" eta" Altzoko handia eta Kutixiren Pianoa". Migel Joakin Eleizegi, Altzoko handia, XIX. Mnedean bizi eta gigantismoa zuen Gipuzkoarra zen, bi metro eta berrogeitabat zentimetro neurtzera heldu zena. Internet, golabalizazioa eta biologiaren aurrerapenak kimera bat ziren garaian, imajinaezina gerta zitekeen nola bizi behar zuten horrelako gaixotasun arraroa.
bideoa prestatzen
Rosa Luxemburgen kartzelako gutunak euskarara ekarri ditu Amaia Lasak, Katakraken eskutik

2018-10-26
Rosa Luxemburg erail zutenetik mendeurrenera, Katakrak argitaletxeak haren 'Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti' liburua argitaratu du, Amaia Lasak euskaratutako gutunak bilduta. Iraultzaile marxistak berak preso zegoela idatzitako eskutitzak itzultzeaz gain, hitzaurrea ere idatzi du Lasak. Hainbat argitaletxeren ezezkoa jaso eta 30 urtera, Katakraken babesari esker ikusi du liburuak argia.
bideoa prestatzen
‘Otto Pette’-ren edizio berria, eleberriaren 25. urteurrenean

2018-10-25
Anjel Lertxundiren ‘Otto Pette’ren edizio berria kaleratuko dute liburuaren 25. urteurrenean. Eleberria jada klasikoen artean kokatzen delarik erabaki dute edizio berria egitearekin batera, solasaldia antolatzea eleberriaren inguruan. Arratsaldean bildu dira mahai inguruan Anjel Lertxundi bera, Miren Azkarate euskaltzaina eta Itxaro Borda eta Beñat Sarasola idazleak.
bideoa prestatzen
Eider Rodriguezek bi literaturako Euskadi sari jasoko ditu aurten

2018-10-17
Urte berean birritan saritua izan den lehen idazlea da, euskarazko literturan eta euskarazko haur eta gazte literaturan jasoko ditu sariak, Bihotz handiegia eta Santa Familia lanengatik, hurrenez hurren. Berarekin batera, Kepa Altonaga, euskarazko saiakeran eta Irene Aldasoro, Itzuplengintzan, sarituko dituela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak gaur. Gaztelerazko literaturako saria Karmelo Iribarreni emango diote, Mientras me alejo lanagatik.
bideoa prestatzen
Zeri kantatzen diogu euskaldunok?

2018-10-09
Hitzen ahairea izenburu du Gotzon Barandiaranen azken lana eta galdera bat dakar: Zeri kantatzen diogu euskaldunak? Hortik abiatuta, euskal kantagintzaren inguruko hausnarketa plazaratu du idazleak. Hain zuzen ere, idazleen testuetatik abiatutako kantak izan ditu aztergai obran.
bideoa prestatzen
‘Gerezi garaia’, Belatz komikigilearen azkeneko eleberri grafikoa

2018-09-28
Belatz komikigile iruindarrak Lucio Urtubiaren bizitza kontatu du ‘Gerezi garaia’ bere azkeneko eleberri grafikoan. Lan berriak prestatzeari ekin dio dagoeneko eta, une honetan, bere irudietako batzuk Nafarroako Komikiaren IX. Azokan ikus daitezke, Iruñeko Kondestablearen jauregian.