Skip to main content

Azken bideoak: Literatura

bideoa prestatzen
Joxe Azurmendiren obra osoa sareratu du Jakin Fundazioak

2019-12-18
Inoiz baino errazago kontsultatu liteke idazlearen lana fundazioaren sareko atarian. 685 lanak digitalizatuta daude eta berariazko gaitegiarekin osatutako bilatzaile baten bidez aurkitu daitezke. Hala, haren testuak hitz gakoen bidez nahiz gaien eta argitalpenen arabera bilatu litezke, eta baita zuzenean deskargatu ere.
bideoa prestatzen
Literatur Sariak eman ditu Bilboko Udalak

2019-12-04
Miguel de Unamuno saiakerako, Blas de Otero poesiako eta Gabriel Aresti ipuin lehiaketako aurtengo edizioko sariak banatu ditu Bilboko Udalak. Hiru egile bilbotarren memoria eta lana bizirik mantentzea dute xede lehiaketek. Eskertuta agertu dira arlo desberdinetan aritzen diren artistak.
bideoa prestatzen
Santi Brouardi buruzko 'Antzara eguna' komikia kaleratu dute Harkaitz Cano eta Adur Larreak

2019-11-27
Ezker abertzaleko militantearen hilketatik abiatuta, Santi Broaurden alderdirik ezezagunena islatzen saiatu da Harkaitz Cano idazlea, Adur Larrea marrazkigilearekin batera sortu duen nobela grafikoaren bitartez.
bideoa prestatzen
Krimenaren "aurpegi beltzena" eramango du Baluartera Pamplona Negra nobela beltzaren jaialdiak

2019-11-26
Krimenaren ‘aurpegi beltzena’ eramango du Baluartera Pamplona Negra nobela beltzaren jaialdiak. Seigarren edizioan Estatu Batuak izango dira gonbidatutako herrialdea eta genero beltzaren hamarnaka idazle bertaratuko dira urtarrilaren 13tik 18ra.
bideoa prestatzen
UEUk Andoni Olariaga filosofoaren azken lana aurkeztu du Katakraken

2019-11-19
Udako Euskal Unibertsitateak Andoni Olariaga filosofoak idatzitako ‘Erlatibismoaren egiak. Konstruktibismoa, egia-ostea, postmodernismoa eta beste mamu batzuk’ liburua aurkeztu du Katakraken.
bideoa prestatzen
Euskal irakurle taldeen II. biltzarra ospatu da asteburuan Iruñean

2019-11-18
Euskal Irakurle taldeen II. Biltzarra Iruñean burutu zen larunbatean. Literatur kritikak egiteko Katixa Dolharek gakoak azaldu ditu Eider Rodriguezen ‘Bihotz handiegia’ eredu hartuta. Aurtengo edizioko kartela diseinatu du Asisko Urnenetak. Ez hori bakarrik, biltzarraren bilakaera marraztu du batia ere, bertatik bertara.