Skip to main content

Azken bideoak: Literatura

bideoa prestatzen
Apirilak 23, Liburuen Nazioarteko Eguna

2020-04-23
Apirilaren 23an Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatzen da, baina aurten inoiz baino isilagoa izango da. Herrietako ohiko liburu azokek ez dituzte kaleak kulturaz beteko, idazleak ez dira izango euren azken obrak erakusten, saltzen eta sinatzen eta irakurleek ezin izango dute topatu irakurriko duten hurrengo liburua plazetan.
bideoa prestatzen
Joxe Mari Sors (Euskal Editoreen Elkartea): "2008ko atzeralditik ez gara errekuperatu eta oraingo hau are larriagoa izango da"

2020-04-08
Arduratuta agertu dira EAEko editoreak alarma-egoerak liburuen sektorean ekar dezaken krisi larriagatik. Euskal Editoreen elkarteak, Euskadiko Liburuen Ganbarak eta Euskadiko Editoreen Elkarteak batera igorritako txostenean, 2008ko krisi ekonomikoaren kolpe gogorretik oraindik osatu gabe heldu daiteken bigarren beherakada aurreikusi dute. Aditzera eman dutenez, %35ean egin zuen behera orduan fakturazioak eta oraingo honetan, konfinamendua luzatzekotan, 50 milioi euroko beherakada aurreikusi dute sektorean.
bideoa prestatzen
Amaia Nausia: "Emakumeak lehenengo esplotatuak izan ginen"

2020-03-11
Amaia Nausiaren '¿Vírgenes o putas?' liburuaren hirugarren edizioa argitaratu du Txalapartak. Liburuan historialariak Nafarroako konkistari begiratu dio, baina ohiko irakurketetan itzalean geratzen diren horiengan jarri du fokua: emakumeengan.
bideoa prestatzen
Josune Ilundain: "Hutsunearen beharra aldarrikatu nahi izan dut"

2020-03-10
Azalik gabeko obra-liburua argitaratu berri du Josune Ilundain artistak, Greylock argitaletxearekin. Iruñeko Katakraken aurkeztuko du lana, martxoaren 12an, 19:00etan.
bideoa prestatzen
Gogoeta-bide berriak izeneko liburua aurkeztu du Agustin Arrieta filosofia irakasleak

2020-02-21
Liburuan gaurkotasun handiko auzi filosofikoen inguruko gogoetak egin ditu eta irakurleak hausnartzera gonbidatu nahi izan ditu.