Skip to main content

Azken bideoak: Antzerkia

bideoaren irudia
Gazteak eszenatokian ezin hobeto moldatzen dira!

2014-05-08

Bilboko Pabellon 6 aretoan Gazteak eszenatokian egitasmoa bertatik bertara ikusteko aukera izan dugu. Egitasmoaren helburua batxilergoko ikasleei euren antzerki lanak benetako antzoki batean erakusteko auketa ematea da. Eta ikusi dugunez gazteak ederto moldatzen dira oholtza gainean.
 

bideoaren irudia
Titiritero espiritua omendu du Gaitzerdik bere 25. urteurrenean

2014-04-03

Gaitzerdi antzerki taldeak 25 urte bete ditu. Urteotan asko aldatu da taldea baina sorreratik helburu argia izan du, ikusleekin harreman berezia eta intimoa sortzea. 25.urteurrena ospatzeko beharrezko gauza guztiak kamioi batean sartu eta hau Bilboko Areatzan aparkatu dute. "Truck Theatre" izeneko kamioiaren barruan era guztietako lanak ikusteko aukera izan dute ikusleek. Antzerkiaren nazioarteko egunean Gaitzerdi taldekoekin izan ginan.
 

bideoaren irudia
Amets Zirkoak azken emanaldia eskainiko du igandean Donostian

2014-03-19

"Amets Zirkoa Salgai" du izena Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldearen azken lanak. Igandean estreinatuko da Donostiako Gasteszenan. Umorea eta ezbeharra uztartzen dituen ikuskizunak bi pailazoren azken emanaldia dakar taula gainera. Krisia dela eta euren zirkoa itxi egingo dute. Ion Martinez eta Saioa Royo aktoreek azaldu digute, egungo gizartea isladatu nahi izan dutela ikuskizunean. Eurekin izan gara.

bideoaren irudia
Pankreas, bertsoz idatzitako euskarazko lehen komedia

2014-03-11

Hiru lagun. Lehenak pankreako transplante baten premia larria dauka. Bigarrenak bere buruaz beste egiteko asmoa dauka hemendik urte batera, herentziazko alzheimerrari ekiditeko. Hirugarrenak, proposamen bat egingo dio bigarrenari: suizidioaren epea aurreratzea, lehenengoari bere pankrea emateko. Hauxe da Tartean Teatrok martxoaren 12 eta 13an Bilboko Arriaga Antzokian estreinetuko duen antzezlanaren planteamendua.