Skip to main content

Azken bideoak: Antzerkia

bideoaren irudia
Olatz de Andrés koreografoaren lana ikusteko aukera izango dugu BAD jaialdian

2014-10-24

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren hamaseigarren edizioa indartsu etorri da Bizkaiko hiriburura. Euskal sorkuntza berriak  presentzia handiagoa izango du edizio honetan baina  nazioarteko konpainien lanak alde batera utzi gabe. Guztira, programazioak 14 estreinaldi eta jaialdirako propio sortutako hiru kooprodukzio lan jasotzen ditu. Hauetako bat Olatz de Andrés koreografoaren azken lana. El cielo ahora da honen izena eta mitoaren eguneratzea jorratzea da bere helburua. Horretarako Medusaren mitoa hartuko du oinarri. Begiratzen zuena harri bihurtzeko gaitasuna omen zuen mito honetako protagonistak.

bideoaren irudia
Laboa presente Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiaren 25.urteurrenean

2014-07-17

Mikel Laboaren musika eta letrak Lekitioko hondartzan izan dira entzungai, aurtengo Lekeitioko Kale Antzerkiaren Jaialdian. 25. urteurrenean, Dantzaz konpainiak ikuskizun ederra eskaini zuen Laboa ardatz hartuta. Hori bai, askoz gehiago ere izan zen, aurtengo edizioa. Bildu dugu dena bideo honetan.

bideoaren irudia
Hiru ekoizpen prestatu dituzte Lekeitioko Kale Antzerki jaialdiaren 25. urteurrenean

2014-07-07

Datorren asteburuan Lekeitioko kale eta itsasbazterrak espazio eszeniko bilakatu dira urtero bezalaxe Lekeitiok Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia hartuko duelako. Euskal Herriko jaialdi garrantzitsuenetako bat da Lekeitiokoa, eta lehendabizikoa, jaialdiak 25 urte bete baititu aurten. Ospatzeko hiru dira prestatu dituzten berezko ekoizpenak. Danbor Talka, Itsaslaboa eta Gure Musikari handiak. Baina hauetaz gain beste hamaika lan ikusteko aukera izango dugu Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdian.

bideoaren irudia
Kalealdiak Bilboko kaleak hartu ditu berriro bere XV.edizioan

2014-07-03

Bilboko Kalealdiaren XV.edizioan murgildu gara aurten ere. Kale antzerkia, Clown... era guztietako diziplinak ikusiko ditugu Bilboko kaleetan. Kale artean  ibili gara eta hauxe emaitza!

bideoaren irudia
Inpro-matx ikastaroa egingo dute larunbatean Zarauzko Putzuzulo gaztetxean

2014-05-26

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak Inpro-Matx ikastaroa antolatu du. Bi aktore taldeen arteko dema egiten da antzerki dinamika honetan eta haiekin ikusleek ere parte hartzen dute, besteak beste aktoreek egindako lana baloratzen. Literaturia jardunaldien barruan kokatu dute ekimena eta Zarauzko Putzuzulo gaztetxean egingo da datorren larunbatean.

bideoaren irudia
Gazteak eszenatokian ezin hobeto moldatzen dira!

2014-05-08

Bilboko Pabellon 6 aretoan Gazteak eszenatokian egitasmoa bertatik bertara ikusteko aukera izan dugu. Egitasmoaren helburua batxilergoko ikasleei euren antzerki lanak benetako antzoki batean erakusteko auketa ematea da. Eta ikusi dugunez gazteak ederto moldatzen dira oholtza gainean.