Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Antzerkia

bideoaren irudia
"Francoren bilobari gutuna" urriaren 31n irakurriko dute lehen aldiz

2016-10-27

Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Theatre de Pain antzerki konpainiak antzerki obra berriarekin datoz: "Francoren bilobari gutuna". Urriaren 31n izango da estreinaldia Luhuson eta hortik aurrera emanaldi mordoa dituzte lotuta Euskal Herriko antzokietan zehar. Frankismoak gure gizartean utzi dituen zauriak erakusten ditu antzezlanak, eta Ximun Fuchs zuzendariak xehetasunak eman dizkigu.

bideoaren irudia
"Etxekoak" antzezlanaren azken emanaldia

2016-06-09

Bilboko Kafe Antzokian eskaini zuten "Etxekoak" antzezlanaren azken emanaldia, eta obrak izan duen arrakastaz eta azken emanaldiaren aurretiko sentimenduez aritu gara hizketan zuzendari eta aktoreekin.

bideoaren irudia
Hurbilean | Mireia Gabilondo aktorea

2016-03-11

Ibilbide luzea egina duen Mireia Gabilondo aktorea elkarrizketatu dugu. Une honetan, zuzendari lanetan, "Florido pensil, neskak" obrarekin buru-belarri dabil, baina gurera etortzeko tartea hartu du. Aktore, gidoilari eta zuzendari izateak bere bizitza nola baldintzatu duen, zein momentu on eman dizkion edota gaur egun zein kezka dituen galdetu diogu besteak beste.

bideoaren irudia
"Putinen guardasola", Rik eta Rayren abentura berria

2015-10-29

Ramon Agirre aktorea eta Inazio Tolosa musikaria bueltan dira "Putinen guardasola" obra berriarekin. Ray eta Nik bikoteak, Euskal Ereserkia egiteko eskaera jasoko dute lehendakariaren partetik. Asmatuko dute sortzen?

bideoaren irudia
"Kreditua" antzezlana aurkeztu du Ttanttakak

2015-10-29

Zuhaitz Gurrutxaga eta Joseba Apaolaza dira "Kreditua" obran elkarrekin ikusiko ditugu. Sukurtsal bateko zuzendariari gertatzen zaizkion abenturak kontatuko dizkigute. Gauza nola nahasten diren ikusiko dugu, nola aldatu den bankuek maileguak emateko era. Ttanttaka taldeak ekoiztu du antzezlana.

bideoaren irudia
Gizakion argilunak erakusten ditu "Andante" ikuskizunak

2015-10-15

2012an hasi zen Markeliñe taldea “Andante” ikuskizuna lantzen. Luze joan da, sormen lana taldean egin dutelako. Iñaki Egiluzek garatu du kontakizuna. Ikuskizunak Markeliñe taldearen zigilua du: hitz gabekoa da plastikotasunari, poesiari eta musikari garrantzia emanez. Oraingoan, ordea, maskara lana gehitu diote. Jon Kepa Zumalde aktoreak eman dizkigu azalpen gehiago.