Skip to main content

Azken bideoak: Antzerkia

bideoa prestatzen
Antzerkia gazteengana gerturatuz

2019-05-28
21. Gazteen antzerki topaketak egiten ari dira Donostian. Antzerkia sutatzea eta publikoa gaztea antzokietara gerturatzea da topaketaren asmoa. Leire Orella Antzerki Topaketako teknikariarekin eta Estibaliz Curiel epaimahaikidearekin hitz egin dugu topaketaz.
bideoa prestatzen
Aste Nagusirako 'koktel' bat, Campos Eliseos antzokian

2019-05-22
Umorea, komedia, drama, kritika, thrillerra eta emozioa biziko da artearen bitartez Bilbon. Horiek zaporeetara itzuli eta koktel bat osatu du antzokiak. Sei antzezlan egongo dira irailaren erdialdera arte, ikusleari barre egiteko zein hunkitua sentitzeko aukera emango diotenak. Hori islatzen du koktelak. Adibidez, Goyo Jimenez umorista egongo da 8. urtez jarraian eta hori erakusteko erabili dute izenean “zortzi” duen ron bat. Antzezlanak ikusleen ekarpenen bidez egokitu egin dira. Esaterako Campos Comedy izeneko saioan komiko entzutetsuak izango dira: Luis Piedrahita edo David Guapo besteak beste. Edo ikusgai egongo da baita Estatu Batuetan arrakasta handia duen Por los pelos izeneko antzezlan komiko-poliziala. Nekane Alonso zinegotziak azaldu du antzerkiaren garrantzia eta honek Bilbon izan duen bilakaera.
bideoa prestatzen
Arrigorriaga umorez beteko du clown eta pailazoen 24. jaialdiak

2019-04-30
Arrigorriagako clown eta pailazo jaialdiaren 24. edizioa aurkeztu dute Bilbon. Asteburu osoan zehar, maiatzaren 3tik 5era, Euskal Herriko zein atzerriko 12 konpainiek Arriagako kaleak beteko dituzte, publiko oso zabal bati eskainitako ikuskizunen bitartez. Horixe da, hain zuzen, Amagoia Garaizabal jaialdiko zuzendariak azaldu duenez, jardunaldi honen helburua: ahalik eta jende gehien biltzea, edozein adineko ikusleri bideratutako emanaldiak antolatuz.
bideoa prestatzen
Antzerki topaketak egingo dituzte asteburu honetan Lekeition, 'Ertzak' izenburupean

2019-03-28
Euskal eszenarentzako leiho bat dauka lematzat. Izan ere, ertzak proiektua, antzerkiaren ertzak batu eta ikustarazteko espazio bat proposatzen duen proiektua da. Antolatzaileek adierazi dutenez aurten jaiotzearen arrazoia da, Ibilaldi kulturalak babesa eman diola. Martxoaren 29-30-31n egingo dira topaketak. Euskal Herrian zehar, zirkuitu arruntetatik aparte antzerkia egiten ari diren taldeei beraien lana erakutsi eta partekatzeko espazio bat izango da “Ertzak”. Tailer eta mahai inguruak egongo dira obrez gain. Asmoa da elkarlana eta sinergiak bilatuz, antzerkizaletasunean mugitzen diren talde guztiak harremanetan jarriko dituen sare bat eraikitzeko lehen urratsa ematea. Zazpi antzerki obra, bi tailer eta mahai-inguru bat aurkeztuko dira lehen urte honetan.
bideoa prestatzen
Macbeth euskaraz antzeztuko du Arriaga Antzokiko lantaldeak

2019-01-30
William Shakespeareren Macbeth klasikoa dakar Arriaga antzokiak otsailean taula gainera. Alex Gerediaga bilbotarrak moldatu eta zuzendu du Arriaga antzokiak aurtengo denboraldian prestatu duen ekoizpen propiorik garrantzitsuena eta otsailaren 7tik 12ra bitartean antzeztuko da euskaraz eta 14tik 17ra gazteleraz.
bideoa prestatzen
"Izotza apurtzen den ertza" antzezlanaren euskarazko bertsioa Iruñean estreinekoz, asteazkenean

2019-01-28
Izotza apurtzen den ertza euskarazko antzezlana, asteazkenean aurkeztuko dute Iruñean, Nafarroako Antzerki Eskolan. Eva Redondo zuzendari lanetan aritu da eta Olatz Beobidek, Maider Lekunberrik eta Maitane Perezek osatutako hirukoak egiten ditu aktore lanak.