Skip to main content

Azken bideoak: Antzerkia

bideoa prestatzen
Zanguango teatro euskal konpainiak irabazi du kaleko obra onenaren MAX saria

2020-09-08
SGAE Fundazioak antolatuta, MAX sariek arte eszenikoen alorrean espainiar estatuan egiten diren lan onenak hautatzen ditu urtero 1998tik. 23. edizio honetan, Zanguango gasteizeko konpainiak eskuratu du kaleko obra onenaren saria, Bestaldean antzezlanagatik.
bideoa prestatzen
Pabellon 6 antzokia ateak irekiko ditu gaur itxialdiaren ostean

2020-06-25
Pabellon 6 aretoa publikoa hartzen hasiko da gaur itxialdiaren ondoren. Prozesu gogorra izan dela ziurtatu du Betitxe Saitua aretoaren lantaldeko kideak baina hasieratik argi zuten egoerak baimentzen zuenean itzuliko zirela eta itzulera hori nola gauzatuko zuten prestatzen ibili dira luzaroan.
bideoa prestatzen
Kulturaren egoera aztergai

2020-05-13
Aste honetan, Artekalen, antzerkiari helduko diogu gure elkarrizketan. Horretarako Iñaki Ziarrusta Atx teatroa konpainiako kidea gonbidatu dugu eta itxialdiak kulturan ekarri duen krisiaz solastu gara berarekin. Honekin batera, Bernard Clement argazkilari iruindarraren online erakusketa erakutsiko dizuegu eta bukatzeko, Errekaleor ezagutzera gonbidatuko zaituztegu. Bertan, auzolanaren eta artearen bitartez, auzo oso bat berpiztu dute, Gasteizen.
bideoa prestatzen
Besarkada sariak berriro banatuko ditu Euskal Aktoreen Batasunak

2020-03-09
11 urtez banatu gabe egon ostean, Besarkada sariak ospatuko ditu Euskal Aktoreen Batasunak berriro ere. Euskal aktoreen lana aintzatesteaz gain, promoziorako ere balioko duelakoan daude antolatzaileak. Martxoaren 24an Azkuna Zentroan ospatuko den galan banatuko dituzte Antzerkia, Telebista eta Zineman aritutako emakume eta gizonezko aktore onenei, orotara sei sari emanda, beraz.
bideoa prestatzen
Iñaki Ziarrusta (Atx teatroa): "Politikari batek ere ez daki zertarako balio duen kulturak"

2020-03-05
Duela 10 urte sortu zuen Iñaki Ziarrustak Atx antzerki konpainia, soilik euskarazko lanak egiteko erabaki irmoarekin. Horrek oztopo ugari jarri dizkio bidean taldeari eta, beste faktore askoren artean, politikarien utzikeriak sektorean duen eragina nabarmendu du sortzaileak.
bideoa prestatzen
‘Erradikalak ginen’, umoretik zirikatzen

2020-02-27
“Erradikalak izan ginen, gara eta izango gara”. Bigarren parteak txarrak direla esaen dutenei aurka egin nahi diete Ane Labaka eta Beatriz Egizabal aktore eta bertsolariek. Antzezlanean bertsoa eta bakarrizketa uztartuko dituzte kolokan jarriz emakume izateagatik dituzten zenbait etiketa.