Skip to main content

Azken bideoak: Musika

bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #81 : Ezpalak + Markel Idigoras (Nøgen) + Albisteak

2019-10-17
Hasteko Ezpalak talde zestoarra ezagutuko dugu. Musikari beteranoek martxan jarritako abentura berria da honakoa, musikalki, 90 hamarraldiko rock alternatiboaren koordenadetan. Hitz bitan atalean Markel Idigoras ezagutuko dugu. Nogen taldeko ukelele jolea. Amaitzeko, musika albisteen txanda.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #80: Lumi + Occhi di Farfalla

2019-10-10
Aste honetako saioan elkarrizketa bikoitza dator. Lekorne herrira egin dugu bidai Nahia Zubeldia eta Manu Matthys osatzen duten Lumi bikoa ezagutzeko. Bigarren erreportajean berriz, Bilboko Kafe Antzokira gerturatu gara Occhi di Farfalla taldearekin egin baitugu hitzordua.
bideoa prestatzen
Hiru musika emanaldi eskainiko dituzte VI. Donostia musika zikloaren baitan

2019-10-08
VI. Donostia musika zikloaren udazkeneko egitaraua aurkeztu dute Victori Eugenian. Urriaren 15ean, 'Los Angeles de larrocha' emanaldia ikusteko aukera izango da Victoria Eugeniako klubean, 20:00etan. Tanya Duran Gil sopranoak eta Oscar Lobere pianojoleak hartuko dute parte emanaldian. Hain zuzen, bi artista hauek omenduko dituzte ikuskizunean, eta beraiek sortutako abestiak entzun ahal izango dira bertan.
bideoa prestatzen
Janis Joplin aitzindaria izan zen gizonak protagonista ziren panoraman

2019-10-04
49 urte direla hil zen Janis Joplin, 60ko rock eta blues estatubatuarraren ahots garrantzitsua izan zena. Kontrakulturaren eta mugimendu hippyaren erreferentea izan zen ere.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #79: Descarga Libre + Ekaitz Etxezarreta (Kaleko Urdangak)

2019-10-03
Descarga libre egitasmoa ezagutuko dugu erreportaje honetan. Horretarako Jimmy Bidaurreta eta Mikel Makalarekin egin dugu hitzordua. Gainera, Kaleko Urdangak taldeko bateria jotzaile den Ekaitz Etxezarreta izan da gure gonbidatua Hitz Bitan atalera.
bideoa prestatzen
'Existentzia minorrak', Joserra Senperenaren azken lana

2019-10-01
Pianoa. Biluzik. Bakarrik. EZ du gehiago behar Joserra Senperenak Viktoria Eugenia Klubean eskainitako piano hutsezko kontzertuan grabatutako diskoa osatzeko. 16 pieza bildu ditu lan berri honetan;m sei hilabeteko prozesua dela azaldu du egileak.