Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Musika

bideoa prestatzen
Euskal musikak 32 ordezkari izango ditu aurten Donostiako Heineken Jazzaldiaren 54.edizioak

2019-05-30
Donostiako Heineken Jazzaldiaren 54.edizioaren agerraldian , Euskal musikak 32 ordezkari izango dituela adierazi dute antolatzaileek. Jaialdia uztailaren 24tik 28ra izango da. Zehazki, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze prozesutik datozen hamar taldek joko dute, beste bost 2018an diskoa argitaratu zutelako programatu dira, lau Katapulta Tour Gipuzkoa 2019ri dagozkionak (hauek Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, RO eta Anai dira), hiru gehiago Musikenek proposatutakoak eta lau antolakuntzak zuzenean aukeratuak: Paul San Martin, Nogen, Jaime Stinus eta Easo Abesbatza. Horiei guztiei, Nauticool agertokian jardungo duten sei euskal DJak gehituko zaizkie. Hautatze prozesutik azken helmugara iritsi dira Reunion Big Band, Hot Potato Blues Band, Xahu, Organazing, Amaika Rude Sound: The Ska and the Abstract Truth, Fredi Pelaez Trio, Nacho Soto: Experiment 64, No-Land Trio, Ekhilore Quintet eta Juan Jose Cabillas with Strings. Gainera, 2018an diskoa argitaratu zuten Jon Urrutia Trio, Lurpekariak, Javier López Jaso-Marcelo Escrich Quartet, Broken Brothers Brass Band eta Elkano Browning Cream taldeek ere joko dute. Azkenik, Musikenek proposatuta, The Funk&Risketiers, Xvr Estevez Sextet eta Nasim Quartet Heineken Jazzaldian ariko dira. 54. Heineken Jazzaldirako sarrerak Heineken Jazzaldiaren eta Donostia Kulturaren web orrietan eros daitezke.
bideoa prestatzen
Ganbera orkestrak, otxoteak, abesbatzak eta metalak, Aita Donostia aste musikalean

2019-05-28
Bost kontzertuz osatutako programa izango du aurtengo Aita Donostia Aste Musikalak. Ekainaren 2an hasi eta 8ra bitartean, musikaz beteko dute Donostiako kaputxinoen eliza bertako eta atzerriko hainbat musikari, talde eta abesbatzak. Kontzertu denak Donostiako kaputxinoen Eleizan egingo dira, arratsaldeko 20:30etan hasita.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #70: Anita Parker + Perlata

2019-05-23
Lehen erreportajea osatzeko Bilbon izan gara Anita Parker taldearen entsegu lokala den laborategian. Elektronikatik abiatuta, disko koloretsu eta anitza osatu du bandak. Errepidea hartu eta Arrasatera egin dugu bidaia, bertan Perlata taldea ezagutzeko. Punk rock giroetan datorren lauko banda da honakoa eta "Urrezko kaiola" diskoa dute estudioko azken emaitza
bideoa prestatzen
Berri Txarrak taldeak jasoko du aurtengo Adarra Saria

2019-05-20
Aurretik, Mikel Laboak, Ruper Ordorikak, Anarik edo Fermin Muguruzak Donostian jasotako aitortza bera. Hortaz gain, ekainaren 21ean, nafarrek kontzertua eskainiko dute Victoria Eugenia antzokian. Gogoratu, hirukoteak etenaldi mugagabea egingo duela udazkenean. Aurretik, hori bai, bira arrakastatsua burutzen ari dira.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #69: Egurra Ta Kitto + Orbain Kultur Elkartea

2019-05-16
Saioko lehen erreportajea osatzeko Egurra ta Kitto talderekin egin dugu hitzordua azpeitian. Errepidea hartu eta gasteizera egin dugu bidai. Bertan, Orbain kultur elkartea ezagutu dugu.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuaren 'Musikariak ikastetxeetan' programak jarraipena izango du 19/20 ikasturtean

2019-05-16
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak 'Musikariak ikastetxeetan0 programa jarri du martxan 18/19 ikasturtean.Musikaren bitartez euskal kultura eta euskararen transmisioa sustatzea helburu duen ekimena da. Aurten 23 musikarik 50 ikastetxetik gora bisitatu dituzte.