Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Musika

bideoaren irudia
Txapelpunk taldearen kantu berriak erritmo azkar eta biziz beterik datoz

2014-03-05

Txapelpunk-ek 15 urte beteko ditu Euskal Herriko bazterrak bustitzen Lekeitioko kresalaren laguntzarekin. Taldeak seigarren lana aurkeztu: ' Los mejores de los peores’. Hamalau kantu berri gaur egun gertatzen ari denaren argazkia islatzen dutenak. Bizi dugun egoera politiko eta sozialak bultzatuta bor-bor atera omen zaizkie hitzak.

bideoaren irudia
Doctor Deseok orain arte lortu ez duen intentsitatez beteriko lan berria kaleratu du

2014-02-27

Doctor Deseok diska-liburu berria aurkeztu du Bilboko Kafe Antzokian. Musikariek beraiek adierazi duten bezala, orain arte taldeak lortu ez duen intentsitatea du lan berriak. "Busco en tus labios lo mejor del deseo" izenarekin liburu itxura duen DVD eta CD bilduma kaleratu dute. Diskaren singela "Busco en tus labios" abestia da, orain dela 25 bat urte sortu zutena haien lehenengo diskarako. Oraingoan, taldeak esan duenaren arabera, abestiari aldaketa erradikala egin diote, beti ere ikuspegi garaikide eta ez nostalgiko batetik. Josik, taldeko baxuak azaldu duenez, abesti hori izango da biraren oinarria.

bideoaren irudia
"Ilgora" da Kaskezur taldearen lan berria

2013-12-07

Aldaketaren alde egin du Kaskezur taldeak "Ilgora" hirugarren diskoan. Rock oinarritik, indie rockera egin dute proposamena fintze aldera. Iñigo abeslariarekin izan ginen Durangoko Azokan.

bideoaren irudia
Auto-ekoizpenaren txokoa da Musika Zuzenean

2013-12-07

Diskoetxe eta zigiluez harago, Euskal Herriko musikagintzak auto-ekoizpenaren bidea hobetsi du azken boladan. Horrela, geroz eta talde gehiago dira diskoa beraien kabuz atera eta hedatzen dituztenak. Urteko argitalpen horien bilduma Musika Zuzenean egitasmoaren postuan topa daiteke. Diskoak ez ezik, maketak ere eskura daitezke.

bideoaren irudia
Landakoenea | Eratu taldeari elkarrizketa

2013-12-07

Eratu musika taldeko kidak izan ditugu Landakoenea saioan, Unai Olalde eta Joseba Luzuriaga hain zuzen ere. Kaleratu berri duten "Ispilu iluna" disko berriaz hitz egin dugu beraiekin

bideoaren irudia
Oholtzapea | Amets Arzallus eta asteburuko saioen analisia

2013-11-27

Bertsolari Txapelketa Nagusiari dagokion Oholtzapea saioaren hirugarren atalean, Elizondo eta Donostiako finalaurrekoak izan ditugu hizpide. Kristina Mardarasekin egin dugu bertsoen analisia. Elkarrizketaren tartean, ordea, Amets Arzallus bertsolaria izan dugu. Finalera matematikoki sailkatu den lehen bertsolaria da, finalaurrekoetan lorturiko puntu sortari esker.