Skip to main content

Azken bideoak: Musika

bideoaren irudia
Sakelakotik | Glaukomaren bolumena ikusi dugu

2013-11-27

Tolosako Glaukoma taldearekin egin dugu zita. “Vol 2.” diskoa atera berritan beraien doinuen baitan mugitu gara. Alegia, jorratzen dutena ikusten edo irudikatzen ahalegindu gara. Reggae, dancehall eta rap doinu beltzak nahasten ditu Gipuzkoako bandak.

bideoaren irudia
Mikel Markezekin "Zerbait Dabil Hor" diskoaz aritu gara

2013-11-22

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Mikel Markez musikari gipuzkoarra izan dugu. "Zerbait Dabil Hor" bere ibilbideko hamargarren diskoaz aritu gara. Lagun askorekin osatu duen lana da, eta era berean aurkeztu nahi luke zuzenean. Bestalde, bere musikagintzari errepasoa eman diogu.

bideoaren irudia
Oholtzapea | Aitor Sarriegi eta asteburuko saioen analisia

2013-11-20

Bertsolari Txapelketa Nagusiari dagokion Oholtzapea saioaren bigarren atalean, Oiartzun eta Murgiako finalaurrekoak izan ditugu hizpide. Gorka Azkaraterekin egin dugu bertsoen analisia. Elkarrizketaren tartean, ordea, Aitor Sarriegi bertsolaria izan dugu. Oiartzungo finalaurrekoak puntu gehien batu zituena da.