Skip to main content

Azken bideoak: Musika

bideoa prestatzen
MUSIKAZUZENEAN TB #89: Habi + IÑIGO MUGURUZA BETIKO GOGOAN! JAIALDIAREN KRONIKA

2019-12-19
Saio honetako lehen erreportajean HABI taldea ezagutuko dugu. Villabona herritik datorren musika egitasmoa da honakoa, biko formatuan eta rock giroetan. Gainera, Iñigo Muguruzaren omenaldian izan gara bilboko kafe antzokian. Bertan bizitakoa, eta musikarien adierazpenak bildu ditugu erreportaje mardulean.
bideoa prestatzen
The Clash britaniarren 'London Calling' diskoak 40 urte bete ditu aurten

2019-12-17
40 urtean ospatzeko, Londreseko museoak ``The Clash´´ taldearen erakusketa antolatu du, aurtengo udaberrira arte irekita egongo dena. Punk-rock talde honen hainbat objektu ezagun egongo dira ikusgai. Joe Strummer abeslariaren letren koadernoa, edota Paul Simonon-ek zuzenean apurtutako baxua esaterako.
bideoa prestatzen
Iñigo Muguruza omenduko dute jaio zen egunean

2019-12-17
55 urte beteko lituzkeen egunean kontzertu omenaldia egingo diote Iñigo Muguruza musikariari. “Iñigo Muguruza beti Gogoan. Adiorik ez” goiburupean ospatuko den kontzertuan bere ibilbidea errepasatuko dute Bilboko Kafe Antzokian. 80ko hamarkadatik aurtengo irailaren 5ean zendu zen arte, ibilbide oso oparoa izan zuen Muguruzak. Kortatu, Delirium Tremens, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Sagarroi, Lurra eta Hiru Leike taldeetan aritu zen.
bideoa prestatzen
Musikariak ikastetxeetan: Iker Lauroba

2019-12-13
Iker Laurobak, Nafarroako Musikariak Ikastetxeetan programaren baitan egindako saioetan izan gara sorkuntza prozesuaz eta euskal musikaren oinarri diren Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Ez dok amairu... garaia errepasatu dugu.
bideoa prestatzen
MUSIKAZUZENEAN TB #88: Durangoko Azokaren musika kronika

2019-12-12
MUSIKAZUZENEAN TB 88 Durangoko azokaren kronika! Pasaden asteburuan Durangoko Azokan izan da Hamaika Telebista. Bertan grabatutako bilduma saio bat duzue honakoa, non musikariak eta disko berriak diren protagonista nagusi. Ikus eta goza!
bideoa prestatzen
564 - HERTZAINAK

2019-12-12
Gari eta Josu Zabalak Bilboko kafe antzokian eskaini zuten kontzertuaren une gogoangarrienetako bat izan zen 564 abestia publiko artean kantatu zutenekoa.