Skip to main content

Azken bideoak: Musika

bideoa prestatzen
Elkanoren mundu-bira musikara ekarria

2019-06-24
Euskal Barrokensemble musika taldeak Elkano eta euskal nabigazioa ardatz dituen CD-liburu bikoitza aurkeztu du Donostiako Euskal itsas museoan. Marinel getariarrak munduari emandako lehen birari buruzko proiektu hau bi urteko ikerketa lanaren emaitza dela adierazi du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Sorkuntza-lan honen bidez, Elkanoren bidaia eta garai hartan munduko hainbat txokotan egiten zen musika uztartu eta gaur egungo entzuleari helarazi nahi izan zaizkiola adierazi du sailburuak.
bideoa prestatzen
MUSIKAZUZENEAN TB #74: Gorpuzkingz + Tooth

2019-06-20
Saioko lehen erreportajean Gorpuzkingz taldekoak izango ditugu lagun! Euskal traparen heroi eta aintzindariak. Ondoren, Tooth taldea ezagutuko dugu. Gernikako taldeak rock eta hardcoretik haratago doazen erritmoak lantzen ditu, oldarkorrak eta erabatekoak!
bideoa prestatzen
43. Getxoko Jazzaldian 20 kontzertu eskainiko dituzte

2019-06-19
Getxoko Jazzaldiaren 43. edizioa izango da uztailaren 3tik 7ra. 80 musikarik hartuko dute parte bertan, berrikuntza bezala Muxikebarri izango da oholtza nagusia.
bideoa prestatzen
Berri Txarrak taldeak datorren ostiralean jasoko du 2019ko Adarra Saria

2019-06-19
Donostiako Udalak euskal musikarien ibilbidea omentzeko urtero ematen duen saria da. Mikel Laboak jaso zuen lehen aldiz sari hau, 2014an. Aurten, Aholku Batzordeak Lekunberriko musika taldearen ibilbide artistiko eta profesionala eta euskal nahiz nazioarteko publikoarengan duen eragin izugarria hartu ditu kontuan sariaren irabazlea aukeratzeko. Taldeak, ekainaren 21ean, eguerdian, jasoko du saria Donostiako alkatearen eskutik eta, egun berean, kontzertua eskainiko du Victoria Eugenia Antzokian. Bestalde, Berri Txarrakek Kobetamendin egingo du Ikusi Arte biran agindu zuen kontzertu erraldoi eta historikoa. Uztailaren 14an, hamabost gonbidatu bereziren laguntza izango du taldeak “Berri Txarrak lagun artean” izenez deitu duten kontzertu honetan. “Enrique Villarreal” El Drogas, Leire Iseo, Airoa Renteria edo La M.O.D.A. –ko David Ruiz, besteak beste. Gainera, Durangoko Azokako Ahotsenea sortzaileen guneak, ekitaldia euskal musikaren erakusleiho bilakatu nahi du. Hala, Triangelu Karpa eta Basoa eszenatokietan 8 euskal taldek joko dute. Diabolo Kiwi, Iont, Patx & Run, Huts, Dukka, Natali, Atzapar eta Larra Bideakek, hain zuzen ere.
bideoa prestatzen
Hiri guztira zabalduko da Bilbo BBK Live jaialdiaren 14. edizioa

2019-06-18
Last Tour-ek aurtengo Bilbao BBK Live jaialdia aurkeztu du Bilboko Udaletxean. Uztailaren 11tik 13ra bitartean 100 talde baino gehiago arituko dira Kobetamendin zein Bilbon zehar kokaturiko lau eszenatokitan. Horietatik zortzi baino ez dira Euskal Herrikoak eta seik egiten dute euskaraz euren kantetan.