Skip to main content

Azken bideoak: Langileak

bideoa prestatzen
Bilbaobizi bizikleten mailegurako zerbitzuak prekarietatea eragiten duela salatu dute langileek

2019-06-18
Bilboko udaletxe aurrean bildu dira gaur lan baldintza hobeak eskatzeko. Udalak azpikontratatua duen NextBike enpresarentzat egiten dute lan. 8 hilabete daramatzate bizikleta elektriko hauek martxan. Langileek salatu dute enpresak ez dituela baliabideak moldatu etengabe igotzen ari den eskarira. LABetik adierazi dute egunean batez beste 4 erabilera izango zituzten bizikletak, 20 bidaiatik gora egiten ari direla. Honen aurrean enpresaren erantzukizuna azpimarratu dute, baina baita hau kontratatu duen udalarena ere. Bilboko Udalak azpikontratatutako enpresarekin duen akordioa jardueraren errealitatera egokitzea eskatu dute, langileen lan baldintzak eta segurtasuna akordio horri egokitu beharrean.
bideoa prestatzen
Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek grebari ekin diote berriz

2019-06-17
Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek grebari ekin diote berriz, eta protesta egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren atariaren aurrean. Txomin Lasa ELAko sindikatuko kideak adierazi du 26 greba egun egingo dituztela; guztira 88 greba egun egingo dituzte eta azpimarratu du borrokan jarraituko dutela Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardura faltaren aurrean.
bideoa prestatzen
LABek hitzarmen kolektiboa sortzea proposatu du etxeko langileen sektorean

2019-06-17
Behargin hauek erregimen berezi baten barruan daude eta ez daukate ordezkaritza sindikalik. Hauen lan-baldintzak arautzeko helburuarekin eseri nahi dira mahaian. Negoziazio mahai hau EAEn ordezkaritza handiena duten lau sindikatuek osatua egotea proposatu dute. Patronalari dagokionez eta arrazoi berdinarengatik, esan dute, CONFEBASK dela ezaugarri hauetako hitzarmen bat negoziatzeko zilegitasuna duena. Patronalaren aurrean egongo den negoziazio batzordearen hirugarren ertza etxeko langileen elkarteak izan daitezen proposatu dute.
bideoa prestatzen
EAEn alokairuaren batez besteko prezioaren errekor historikoa salatu du ELAk

2019-06-03
EAEn alokairuaren batez bezteko prezioak errekor historikoa jo duela salatu du ELAk. Sindikatuaren esanetan, alokairuaren prezioa %10 igo da azken urtean, eta etxebizitzarena %8,9. 2019ko datuak kontuan hartuta, EAEn lehen hiruhilekoan alokairuaren batez besteko prezioa 1.047, 7 eurokoa dela adierazi dute sindikatuko kideek, iaz baino 10 altugoa. Eara berean etxebizitzaren salmentaren prezioak ere %8,9ko igoera izan duela azpimarratu dute sindikatuko kideek.
bideoa prestatzen
LABek segurtasun falta salatu du Barakaldoko Bide-Onera plazako obretan

2019-05-28
LAB Sindikatuak elkarretaratzea egin du Barakaldoko Bide-Onera plazan bertan egiten ari den obrako segurtasun falta salatzeko. Sindikatuak azaldu duenez, auzokide baten bideo bati esker jakin dute lanetan ez direla segurtasunez lan egiteko baldintzak betetzen eta lan ikuskaritzan eta Osalanen aurrean salaketa jarri dute.