Skip to main content

Azken bideoak: Langileak

bideoa prestatzen
Luiaondon gertatutako baso-langilearen heriotza salatu du euskal gehiengo sindikalak Laudion

2020-05-06
Luiaondon gertatutako baso-langilearen heriotza salatu du euskal gehiengo sindikalak Laudion, Forestal Frias enpresaren atarian. LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek beharrerako eredu berri bat exijitu dute bizitza eta osasuna lehenetsiko dituena. Ohar bidez nabarmendu dute argi daukatela lan-istripuak ez direla zorte txarraren edo kasualitatearen ondorio, baizik eta lan-harremanen, prekarizazioaren, lan-araudiaren eta azpikontratazioaren ondorio direla.
bideoa prestatzen
Maiatzak 1: Haymarketeko matxinada, atzera begirada bat

2020-04-30
1886ko maiatzaren 1ean Chicagon sindikalari anarkista batzuk greba bat hasi zuten zortzi orduko lanaldia eskatzeko. Aldarrikapenak sorturiko istiluei minutu bat eskaini diegu, Langileen Nazioarteko Eguna nola sortu zen jakiteko.
bideoa prestatzen
Mikel Platero (Tabernaria): "Dirua botatzen ari gara taberna mantentze hutsarekin"

2020-04-30
Ostalariek eskatzen dute ERTEak luzatzeko eta langileak gutxinaka bueltatzeko aukera. Izan ere Madrildik aplikatu diren neurrien arabera terrazak ireki daitezke %30ean eta badakite zaila izango dela izaten ari diren gastuei buelta ematea.
bideoa prestatzen
Euskal gehiengo sindikalak langileen "bizitzak arriskuan" jartzen direla salatu du Zaldibarren

2020-04-28
Lan Osasunaren Nazioarteko egunean ELA, LAB, ESK, STEILAS, Etxalde, HIRU eta CGT Nafarroa sindikatuak Zaldibarko luizia gertatu zen lekuan batu dira "Lan osasuna bermatu, bizitza defendatu!" lelopean. Egungo osasun krisia ere izan dute hizpide, eta nabarmendu dute azken hilabeteek "argi" utzi dutela "gobernuentzat langileen bizitzak duen balioa".
bideoa prestatzen
LABek “porrot izugarritzat” jo du jarduera ekonomikoa berriro abian jartzeko Lakuak onartutako gida

2020-04-27
Produkzioa berriro martxan jarri izana eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak, gobernuak lanerako sortu duen gida goraipatu izana kritikatu du LAB sindikatuak. Jaurlaritzak industria arloan koronabirusaren aurrean hartutako neurriei buruzko agerraldia egin du Eulate Zilonizaurrekoetxea, LABeko Industria Federazioko idazkariak.
bideoa prestatzen
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako BPGak %3 egin du behera koronabirusaren krisiagatik

2020-04-24
%3a egin du behera EAEko Barne Prduktu Gordinak Koronabirusaren krisiagatik. Hori ondorioztatu du Eustatek egindako ikerketan, informazioa biltzea oso zaila izan dela nabarmendu duen arren. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekonomiak behera egin du 2020ko lehen hiruhilekoan. BPGaren jeitsiera %3koa da iazko azken hiruhilekoarekin alderatuta, baina urte arteko tasan, %4,5koa da beherakada, 2019ko garai berdinarekin alderatuta.