Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Langileak

bideoa prestatzen
Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek grebari ekin diote berriz

2019-06-17
Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek grebari ekin diote berriz, eta protesta egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren atariaren aurrean. Txomin Lasa ELAko sindikatuko kideak adierazi du 26 greba egun egingo dituztela; guztira 88 greba egun egingo dituzte eta azpimarratu du borrokan jarraituko dutela Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardura faltaren aurrean.
bideoa prestatzen
LABek hitzarmen kolektiboa sortzea proposatu du etxeko langileen sektorean

2019-06-17
Behargin hauek erregimen berezi baten barruan daude eta ez daukate ordezkaritza sindikalik. Hauen lan-baldintzak arautzeko helburuarekin eseri nahi dira mahaian. Negoziazio mahai hau EAEn ordezkaritza handiena duten lau sindikatuek osatua egotea proposatu dute. Patronalari dagokionez eta arrazoi berdinarengatik, esan dute, CONFEBASK dela ezaugarri hauetako hitzarmen bat negoziatzeko zilegitasuna duena. Patronalaren aurrean egongo den negoziazio batzordearen hirugarren ertza etxeko langileen elkarteak izan daitezen proposatu dute.
bideoa prestatzen
EAEn alokairuaren batez besteko prezioaren errekor historikoa salatu du ELAk

2019-06-03
EAEn alokairuaren batez bezteko prezioak errekor historikoa jo duela salatu du ELAk. Sindikatuaren esanetan, alokairuaren prezioa %10 igo da azken urtean, eta etxebizitzarena %8,9. 2019ko datuak kontuan hartuta, EAEn lehen hiruhilekoan alokairuaren batez besteko prezioa 1.047, 7 eurokoa dela adierazi dute sindikatuko kideek, iaz baino 10 altugoa. Eara berean etxebizitzaren salmentaren prezioak ere %8,9ko igoera izan duela azpimarratu dute sindikatuko kideek.
bideoa prestatzen
LABek segurtasun falta salatu du Barakaldoko Bide-Onera plazako obretan

2019-05-28
LAB Sindikatuak elkarretaratzea egin du Barakaldoko Bide-Onera plazan bertan egiten ari den obrako segurtasun falta salatzeko. Sindikatuak azaldu duenez, auzokide baten bideo bati esker jakin dute lanetan ez direla segurtasunez lan egiteko baldintzak betetzen eta lan ikuskaritzan eta Osalanen aurrean salaketa jarri dute.
bideoa prestatzen
Elkarretaratzea egin dute Bilboko Udaleko hainbat langilek, pairatzen duten egoera salatzeko

2019-05-23
Langileek azaldu dutenez, lan ikuskaritzaren txostenaren arabera, udala langileak “erabiltzen” ari da estrukturalak diren lanpostuak estaltzeko eta zerbitzuak betetzeko. Langileek legez kanpokotzat jo dute Cinuvix enpresaren jokabidea: Bilboko Udalak kontratatutako enpresa horrek beste empresa bat azpikontratatu du udalaren zerbitzu bat betetzeko. Langileen Estatutuaren arabera legez kanpoko lagapena gertatzen da, justifikaziorik gabe enpresa batek azpi-kontratazio bat egiten duenean. Langileen esanetan, lan ikuskaritzaren txostenak “justifikaezintzat” jo du beste empresa bat kontratatzea, zuzenean udalak kontrataturiko enrpesari bai dagokio zerbitzua eskeintzea eta, beraz, baita langileak kontratatzea ere.