Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Langileak

bideoaren irudia
Gabixola garraiolariak 23 egun daramatza gose greban

2014-05-23

Jose Mari Lejardi Gabixola garraiolariak lan-merkatuko prekarietatearen kontra gose greba egitea erabaki zuen, bere aldarrikapen propioetaz haratago, gizartean orokorrean kontzientzia pizteko. 23 egun daramatza gose greban.

bideoaren irudia
Aitor Bengoetxea: "Enplegu hobekuntza emateko eredu aldaketa behar da"

2014-04-30

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean Aitor Bengoetxea, EHUko Lan Zuzenbideko irakaslea izan dugu. Langileen Nazioarteko Egunaren atarian, egungo krisi ekonomikoaz hausnartu dugu berarekin. Lan erreforma, pentsio sistema edota autoenplegua izan ditugu izpide besteak beste.

bideoaren irudia
Lanaldi partzialetan pentsio duinak bermatuko dituen araudiaren alde

2014-04-10

2012an Europak esan zuen Espainia diskriminatzailea zela lanaldi partzialean zeuden langileek ez zutelako pentsio duinik jasotzen erretiratzean, %80 emakumeak izanik. Orain, LABek 4009 sinadura bildu ditu araudia alda dezaten eskatzeko.

bideoaren irudia
Incoesako langileek Eusko Jaurlaritzako enplegu sailera bideratu dituzte haien eskaerak

2014-03-17

Incoesa enpresako langileek Eusko Jaurlaritzako enplegu sailera bideratu dituzte haien aldarrikapenak. Gaur goizean egindako mobilizazioan adierazi dute enpresak aurkeztutako espedientearen kontsulta epealdia akordiorik gabe bukatu dela. Langileek borrokan jarraituko dutela iragarri dute, haien iritziz enpresa bideragarria baita.

bideoaren irudia
Xabier Isasa: "Pentsioak KPIarekin errebalorizatzen ez badira 660 euro galduko ditugu 5 urtetan"

2013-10-29

Gurean Gaur saioaren elkarrizketaren atalean, pentsioen erreformak pentsiodunengan izango duen eragina aztertu dugu Xabier Isasa Pentsionistak Martxan plataformako kidearekin. Azaldu digunez, pentsioak ez badira errebalorizatzen KPIaren arabera, Hego Euskal Herriko pentsiodunek, 660 euro galduko dituzte 2014-2019 urte artean.