Skip to main content

Azken bideoak: Langileak

bideoa prestatzen
Lan prekarietatea salatzeko protesta egin dute Ernaiko kideek Bilbon

2020-01-16
Urtea hasi denetik 6 langile hil dira dagoeneko. Horrez gain kalean bizi diren bi pertsona hil egin dira. Horren aurrean, protesta egin dute Ernaiko kideek Bilboko Kale Nagusian.
bideoa prestatzen
Prekarietatea salatzeko elkarretaratze ixila burutu dute El Corte Ingleseko langileek

2020-01-10
Lan-baldintza eta bizitza duinak aldarrikatuta, LAB sindikatuak azpimarratu du langileek etxera "onik eta bizirik" itzultzeko eskubidea dutela eta eskubide hori bermatu egin behar dela. Urtea hasi zenetik sei langile hil dira Euskal Herrian.
bideoa prestatzen
2020ko arrantzaren Gehienezko Harrapaketa Tasa zein izango den erabakiko da aste honetan

2019-12-16
Arrantzarako Europar Batasuneko Ministro Kontseiluan erabakiko dira datorren urteko kuotak zeintzuk izango diren. Adituek egin dituzten proposamenak ezagututa, legatzaren, mihi-arrainaren eta txitxarroaren harrapaketak txikitzearen aldekoa da Europako Batzordea. Eugenio Elduayen, Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidenteak gaitzetsi egin ditu portzentai horiek.
bideoa prestatzen
Saioa Urriza (ELA): "Enpresak soldata txikienen eta handienen arteko arrakala handitzea nahi zuen"

2019-12-12
SEDENA enpresak eta sindikatuek akordioa erdietsi dute eta gaurko iragarria zegoen mobilizazioa eta hiru egunetako lan uztea bertan behera uztea erabaki dute laginleek.
bideoa prestatzen
Progresiboki ezarriko du Frantziako gobernuak erretreten erreforma

2019-12-11
Edouard Philippek erregimen bereziko pentsioak ezabatuko dituen eta erretiroa 64 urteetan ezarriko duen erreforma aurkeztu du gaurkoan. Gaurkoan lehen ministroak “sistema unibertsalaren aroa” hasten dela azpimarratu du.
bideoa prestatzen
Xabier Ugartemendia: "Patronala lan erreformak emandako opari guztiak erabiltzen ari da langileak kaleratzeko"

2019-12-04
LAB Sindikatuko Xabier Ugartemendiak lan erreformak gerora eduki duen eragina aztertu du. Sindikatuarentzat, eskandalu bat da bajan egoteagatik langileak kaleratzea.