Skip to main content

Azken bideoak: Langileak

bideoa prestatzen
Txorroteko urik ez erabiltzeko eskatu die Zaldibarko Udalak Eitzagako auzotarrei

2020-02-11
Udalak zabaldu du aholkua , "zenbait ur hartze pribatutan" azaldu diren "datu batzuk" direla eta. Hala ere, Jaurlaritzaren Osasun sailak egoerari buruz egin duen azken txostenaren arabera, Zaldibarko, Eibarko eta Ermuako bizilagunek “segurtasun osoz” kontsumitu dezakete iturriko ura. Bitartean, Zaldibarko zabortegiko bi langilek sei egun daramatzate jada desagertuta. Honen aurrean, Jaurlaritzak iragarri du astebeteko epea emango diola Verter Recycling enpresari jarduketa-plan bat aurkezteko. Herritarrek mobilizazioak egin zituzten atzo zabortegiaren kudeaketan azaleratutako irregulartasunak salatzeko, instituzioen jarrera kritikatzeko eta luiziaren ondorioz desagerturiko bi langileen senideei elkartasuna adierazteko.
bideoa prestatzen
Zaldibarko zabortegiko bi langilek sei egun daramatzate jada desagertuta

2020-02-11
Zabortegiaren kudeaketan azaleratutako irregulartasunak salatzeko, instituzioen jarrera kritikatzeko eta luiziaren ondorioz desagerturiko bi langileen senideei elkartasuna adierazteko mobilizazioak egin dituzte bart Zaldibarren, Mallabian, Markinan, Ermuan eta Eibarren.
bideoa prestatzen
Helene Alberdi: "Hau guretzat bigarren hilketa bat bezalakoa da"

2020-02-10
Bost egun pasa dira Zaldibarko zabortegiko istripua gertatu zenetik, eta oraindik ez dago bi langileen berririk. Senideek "samina" ez ezik, "amorrua" adierazi du, eta hilketa bakoitza jasaten ari direla salatu dute "erakunde publikoek eta enpresek adierazi duten utzikeriagatik". Helene Alberdi desagertutako langileetako baten ilobarekin hitz egin dugu.
bideoa prestatzen
Greba martxoaren 8ra arte luzatu dute Gipuzkoako erresidentzietako langileek

2020-02-07
Hilabetez luzatu dute greba Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek. Hala, martxoaren 8ra arte gutxienez greban jarraituko dute. Gipuzkoako Foru aldundiaren egoitza atarian egindako elkarretaratzean salatu dute ez dela aurrerapausorik izan Lan hitzarmenaren negoziazioan. Ondorioz, eta otsailaren 12a baino lehen ez bada ezer aldatzen, egun horretarako patronalak deitutako negoziaketa mahaian ez dutela parte hartuko berretsi du sektorean gehiengoa duen ELA sindikatuak.
bideoa prestatzen
Nafarroako haur eskoletan ratioak jaitsi eta soldatak igotzea eskatu du 0-3 plataformak

2020-02-07
Soldatak igotzeko eta ratioak jeisteko borrokan jarraitzen dute Nafarroako Haurreskoletako langile eta erabiltzaileek. 0-3 Plataformako kideek elkarretaratzea egin dute Iruñean hezitzaileen lan baldintzak hobetu eta Nafarroako haurren eskubideak eta beharrak asetzea exigitzeko.
bideoa prestatzen
Zaldibarren desagertutako bi langileak bilatzeari ekin diote

2020-02-07
Hondakin arriskutsuak kudeatzen adituak diren teknikariak jada hasi dira, larrialdi zerbitzuekin batera, desagertuta jarraitzen duten bi beharginak topatzeko lanetan.