Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Langileak

bideoa prestatzen
Nafarroako sindikatuek Erripagainan jazotako azken lan istripua salatu dute

2019-10-04
Nafarroako sindikatuek Erripagainan jazotako azkeneko lan istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute Parlamentuaren aurrean. Asteazkenean langile bat hil zen eraikuntza lanetan ari zela andamio batetik erori ondoren.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak eta Udalerrien Federazioak berritu dute etxegabetzeen inguruko hitzarmena

2019-10-03
Eduardo Santos Justizia kontseilariak eta Federazioko presidente den Pablo Azkonak sinatu dute agiria. Gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonak babesteko helburua du hitzarmenak eta haiek etxe kaleratzea pairatzeko arriskuan egotekotan babes programa ezartzen du.
bideoa prestatzen
BilbaoBiziko langileek eta erabiltzaileek zerbitzuaren kalitate baxua eta lan baldintza prekarioak salatu dituzte

2019-09-12
Hilabeteak egon dira langileak enpresarekin negoziatzen. Udalak azpikontratatua duen NextBike enpresarentzat egiten dute lan. 8 hilabete daramatzate bizikleta elektriko hauek martxan. Langileek salatu dute enpresak ez dituela baliabideak moldatu etengabe igotzen ari den eskarira. LABetik adierazi dute egunean batez beste 4 erabilera izango zituzten bizikletak, 20 bidaiatik gora egiten ari direla. Honen aurrean enpresaren erantzukizuna azpimarratu dute, baina baita hau kontratatu duen udalarena ere.
bideoa prestatzen
LAB sindikatuak 'rider'-en egoera aztertzeko eskaria erregistratu du Iruñean

2019-09-06
LAB sindikatuak azpimarratu du, sektore konkretu bateko problematika izan arren, aukera izatekotan enpresek bestelako arloetara zabalduko dutela 'rider'-en tankerako kontratu harremana.
bideoa prestatzen
Lezoko lan heriotza salatu du euskal sindikatuen gehiengoak

2019-09-03
Kulukax enpresan hil zen ostiralean 26 urteko langilea, Ipintza industriagunean. Honen heriotzaren arrazoiak ikertzea exijitu du LAB sindikatuak. Heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur. Prekarietatearen eta lan baldintzen okertzen ondorio zuzena dela azaldu du Kristona Getek LABeko Oarso-Bidasoko arduradunak. Gaineratu du, lan heriotzen “sarraskiarekin” bukatzeko bide bakarra borroka eta antolakuntza direla. Hala, langile guztiak lan baldintza duinen alde borrokatzera deitu ditu. Getek gogora ekarri du 31 langile hil direla aurten Euskal Herrian.
bideoa prestatzen
Apoyos Metalicos enpresako 73 langileren kaleratzea salatu dute

2019-09-03
Apoyos Metalicos enpresako kudeatzaileek Asturiaseko lantegian zentralizatu nahi dute ekoizpena, Olaztikoa itxiz. Egoeraren aurrean enpresak proposatutako irtenbidea nahikoa ez dela salatu dute langileek eta itxieraren aurrean, bestelako irtenbidea eskatu diote Nafarroako Gobernuari