Skip to main content

Azken bideoak: Grebak

bideoa prestatzen
Grebaren beharra berretsi du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak

2020-01-24
Espainiako zein Euskal Herriko instituzioen jarrera eta ekintzek greba orokorraren beharra indartzen dutela adierazi du Eskubide Sozialen kartak. Karta osatzen duten eragileek agerrialdia egin dute Bilbon eta azken asteotan Madrilgo gobernuak hartutako neurriak nahikoak ez direla nabarmendu dute.
bideoa prestatzen
Nafarroako 150 enpresa batzorde baino gehiagok bat egin dute U30eko greba orokorrarekin

2020-01-21
Nafarroako 150 enpresa baino gehiagotako langileek bat egin dute U30eko greba orokorrarekin. Langileen eskubideen aurrean hainbat sindikatuk eta alderdik aurkeztu duten jarrera kritikatuta, lan baldintza duinen aldeko borroka defendatu dute.
bideoa prestatzen
U30eko grebarekin bat egitera deitu dute Hego Euskal Herriko pentsiodunek

2020-01-21
Beren helburuak lortu arte, mugimendu sozial eta sindikalekin borrokan bat egingo dutela azaldu dute elkarretaratzera hurbildu direnek. Nabarmendu dutenez, bi urtetan zehar beren mobilizazioak mantendu dituzten arrazoi berberek eraman dituzte hilaren 30eko mobilizazio orokorrarekin bat egitera.
bideoa prestatzen
ELA eta LAB sindikatuek lan duinaren aldeko akordioa proposatu diote Nafarroako Patronalari

2020-01-13
Urtarrilaren 30eko greba baino bi aste lehenago, bi sindikatuek Foru erkidegoko enpresarien egoitzan lan baldintzen inguruan gogoeta egiteko eskaria erregistratu dute.
bideoa prestatzen
Jarraipen zabala izan du Gipuzkoako garbikuntza alorreko grebak

2019-12-17
Langile horiek, gehienak emakumeak, kale garbitzaileek baino %28 apalagoa dute soldata, hauek gehienak gizonak izanik. Soldata eta kontratu arrakalarekin bukatu nahi dute.
bideoa prestatzen
Urtarrilaren 30eko grebari bultzada emateko ekitaldia egin dute gaur eragileek Iruñean

2019-12-17
Aurrekontu duinak bermatzea eskatu dute sindikatuek eta gizarte eragileek, Labrit pilotalekuan eginiko ekitaldian zein Nafarroako Parlamentu parean amaitu den manifestazioan.