Skip to main content

Azken bideoak: Sindikatuak

bideoa prestatzen
LAB sindikatuak LGTB+Q pertsonen aldeko neurriak eskatu dizkio Nafarroako patronalari

2019-05-17
LAB sindikatuak LGTBI+Q kolektiboko pertsonen lan eremuko normalizaziorako agiria erregistratu du CEN, Nafarroako Enpresarien Egoitzan. Sindikatuak ahaleginak eskatu dizkio patronalari genero eta sexu identitate eta orientazio aniztasuna enpresetan muga izan ez dadin eta LGTBI+Q kolektiboko kideen eskubide berdintasuna bermatzeko.
bideoa prestatzen
Bost greba egun deitu dituzte sindikatuek Bizkaiko metalgintzan, hitzarmen duin baten defentsan

2019-05-17
Izan ere, sindikatuek salatu dutenez, negoziazio-mahaian ez da inolako aurrerapausorik eman, eta lan-hitzarmena 2011tik dago eguneratu gabe. Horrela, maiatzaren 23an eta ekainaren 6, 7, 20 eta 21ean izango dira lanuzteak. Hitzarmen propioa duten enpresetako beharginei ere greba egitea eskatu diete, etorkizuna bermatu eta hobekuntzak lortzeko. Bizkaiko Metalaren negoziazio mahaian 15 hilabetez bilerak egin ondoren, inolako aurrerapausorik gabe jarraitzen dute langileek. Ia %90eko behin behinekotasuna dago kontratuetan eta %20ko soldata arrakala. Gaurko bileraren ondoren adierazi dute patronala eroso eta harrotuta dagoela, eta prest dagoela enplegua suntsitzeko.
bideoa prestatzen
Sindikatuak mobilizazioei ekiteko prest, Adegik jarrera aldatu ezean

2019-05-13
ADEGI Gipuzkoako papergintzako hitzarmenaren negoziaketa blokeatzen ari dela salatu dute LAB, ELA eta CCOO sindiaktuek. Elkarretaratzea egin dute gaur Donostian, Gipuzkoako Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren atarian. Sindikatuen esanetan, orain arte patronalaren aldetik jaso duten bakarra ahoz egindako proposamen bat izan da. Edukietan sartu agabe, enprsariek egindako eskaintza oso murritza dela salatu dute, eta ez diela, inondik ere, langileen eskakizunei erantzuten.
bideoa prestatzen
Sindikatuek presoen eskubideak errespetatzeko eta espetxe-politika aldatzeko eskatu dute

2019-05-17
Hilabeteko hirugarren ostiralero bezala elkartu dira sindikatuak Bilbon “Konponbide garaia da: Orain presoak” lemapean, Espainiako gobernu ordezkaritzaren aurrean. Lehenik eta behin preso gaixoen afera dela eta gobernuei eskatu diete Estatu Espainiarreko eta nazioarteko legedia errespeta dezaten. Gaitz larriak edo sendaezinak dituzten presoak hirugarren graduan sailkatzeko edo espetxetik ateratzeko, duintasun pertsonal eta gizatasun arrazoiak direla eta. Horren ondorengo beste bi pausuak azaldu ditu CNTko ordezkariak. Bereziki salatu nahi izan dute sindikatuek Txus Martín preso gaixoaren egoera eta berak zein senideek bizi duten tratu gizagabea. Azkenik gizarteari eta norbanakoei dei egin die, bakoitzak bere eremuan eragin dezan eskatuz.
bideoa prestatzen
LAB sindikatuak 'Sindikalismoa Birpentsatzen' dinamikaren bigarren zatiari ekingo dio

2019-05-13
Lehen fasean ekintza sozio-sindikalarekin egin zuten moduan, oraingoan eraldaketa sozio-ekonomikoari buruz egingo dute gogoeta, lau ikuspegi nagusi jorratuz: feminismoa, ekosozialismoa, demokratizazioa eta nazio garapena eta kohesioa.
bideoa prestatzen
Bost greba egun deitu dituzte sindikatuek Bizkaiko metalaren sektorean

2019-05-10
Bost greba egun deitu dituzte sindikatuek Bizkaiko metalaren sektorean, lan hitzarmen duin bat eskatzeko. Lanuzteak maiatzaren 23an, ekainaren 6an eta 7an, eta ekainaren 20 eta 21ean egingo dituzte. 49.000 beharginei eragiten die greba deialdiak.