Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Enpresak

bideoa prestatzen
Javi Ortega:"Txostena garrantzitsua da jakiteko non gauden"

2019-11-05
Euskal Garagardoaren Elkarteak ikerketa bat egin du. 1,25 milioi litroko ekoizpena dauka artisau garagardoak Euskal Autonomia Erkidegoan. Elkarteak sektore hau aztertu du eta iragarri du egun duen %2ko merkatu kuota hazi egingo dela datozen urteetan.
bideoa prestatzen
Artisau garagardoaren ekoizpena 1,25 milioi litrokoa da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

2019-11-05
Euskal Garagardo Elkarteak sektore hori aztertu du, eta iragarri du egun duen %2ko merkatu kuota hazi egingo dela datozen urteetan. 2012an hasi zen Euskal Herrian artisau garagardoa ekoizten. Txostenean Euskal Autonomia Erkidegoko kantitateak aipatzen dira. Hala ere, Nafarroan oso bizia da jarduera eta baita Ipar Euskal Herrian ere. Bestalde, Euskal Garagardo Elkarteak nabarmendu du sektoreak tartea duela hazteko, eta datozen urteetan hazkunde nabarmena izango duela.
bideoa prestatzen
Uberren jarduna arautuko duen dekretua betearazteko eskatu diote taxi gidariek Eusko Jaurlaritzari

2019-11-04
Euskadiko Taxiaren Federazioaren presidente Borja Musonsek nabarmendu du arazoa ez dela araudia izango, baizik eta Uberrek araudi hori betetzen duten edo ez. Dekretu berria sartuko da indarrean urtea bukatu baino lehen. Janire Bijueskak, lurralde plangintzako zuzendariak, adierazi du dekretu berriak bi zerbitzuen elkarbizitzarako neurriak jasotzen dituela eta UBERren agerpenak dakarren errealitate berriari aurre egiteko gai dela azaldu du.
bideoa prestatzen
Brexitak Nafarroan izango duen eraginaren berri eman du Gobernuak

2019-10-18
Manu Ayerdi eta Ana Ollo kontseilariak, Brexitak Nafarroan izango dituen eraginez mintzatu dira gaurkoan. Lehenak ikuspegi ekonomikotik egin du analisia eta bigarrenak aldiz herritarrengan izango duen eraginaz. Biek nabarmendu dute egoera erabat aldatzen dela itunpeko Brexita lortuta ala Erresuma Batuaren irteera gogorra suertatzekotan.
bideoa prestatzen
Ekintzailetza sozialean trebatzeko helburua duen KoopFabrikaren laugarren edizioa aurkeztu dute

2019-10-08
Ekintzailetza sozialean trebatzeko helburua duen KoopFabrikaren laugarren edizioa aurkeztu dute Egia auzoan dagoen Teila Fabrikan. Aurten bi formazio garai antolatu dituzte. Lehena azaroa eta abendua bitartean izango da, goizez, Huhezik Eskoriatzan duen fakultatean. Bigarrena, aldiz, otsaila eta apirila artean egingo dute, arratsaldez, Hernaniko Iturolan. Partaide bakoitzak hamar formazio saio jasoko ditu guztira. Antolatzaileek formazioan parte hartzeko deia egin diete proiektu bat garatzeko asmoa edo ekintzailetza sozialean trebatu nahi duen edonori. Koopfabrika.eus helbidean eman daiteke izena.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak eta NUPek iruzur fiskala aztertzen duen ikerketa aurkeztu dute

2019-09-30
Nafarroako Gobernuak eta NUPek iruzur fiskala eta ezkutuko ekonomia aztertzen dituen ikerketa aurkeztu dute gaurkoan. Elma Saiz Ogasun kontseilariak eta Oscar Martinez de Bujanda Ogasun Zuzendariak nabarmendu dutenez, ikerketa honek urteroko zerga kontrola indartzeko ekarpenak egingo ditu, besteak beste, hartu beharreko neurrien inguruan.