Skip to main content

Azken bideoak: Gazteria

bideoaren irudia
Zeintzuk dira sexu bidezko arrisku praktikak?

2015-04-20

Pasa den astean Amaia Vazquez sexologoarekin sexu bidez transmititzen diren gaixotasunez hitz egin ostean, Aizank! saioaren atal berri honetan arrisku praktikak zeintzuk diren galdetu diogu.

bideoaren irudia
Nagore Arozena pilotariarekin izan gara

2015-04-20

Oihartzun handia ez badute ere, badira emakume pilotariak Euskal Herrian. Horietako batekin egin dugu hitzordua Aizank! saioaren atal berri honetan. Nagore Arozenarekin, hain justu. Haurdunaldia dela eta atseden garaian harrapatu dugu. Hala ere, orainarteko ibibildea errepasatu eta emakume pilotarien egoeraz hitz egin dugu berarekin. Bide batez, amatasuna eta kirola bateratzeko zailtasunez galdetu diogu.

bideoaren irudia
Droga eta alkohol kontsumoa aldatu al da gazteen artean?

2015-04-20

Ohikoa da egunerokoan "gazteak gero eta lehenago hasten dira drogak kontsumitzen" bezalako esaldiak entzuntea. Aizank! saioan horren aurrean gazteek zein iritzi duten ezagutu nahi izan dugu eta horretarako Urritxe institutuan izan gara gaiaz eztabaidatzen. Besteak beste, zer, nola eta noiz kontsumitzen duten galdetu diegu.

bideoaren irudia
“Kalesareak”: Bizkaiko gazteen errealitatea

2015-04-17

Bizkaiko gazteen errealitatea, aniztasuna, desio, nahi, zalantza… bizimodu eta bestelakoak erakusten dituen road movie dokumentala da "Kalesareak". Sare bidez elkartu, komunitatea sortu eta beren errealitate, desio, proposamen, ikuspuntu, erreflexio… anitzak partekatu eta transmititzeko ekimenak garatzen dituzte gazteek. Egileekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Aizank! | Etorkinak eta Ane Bergara futbolaria

2015-04-13

Oporretako atsedenaren ostean itzuli gara Aizank! saioarekin eta eduki berriekin. Donostiako Axular Lizeoan izan gara immigrazioaz eta etorkinez hitz egiten. Bestalde, Zubietan Ane Bergara Realeko jokalaria elkarrizketatu dugu eta azkenik, Amaia Vazquez sexologoak sexu bidez transmititutako gaixotasunen inguruan hainbat aholku eman dizkigu.

bideoaren irudia
Sexologia: sexu bidez transmititutako gaixotasunak

2015-04-13

Amaia Vazquez sexologoak sexu bidez transmititutako gaixotasunen berri eman digu Aizank! saioko sexologia atal berri honetan. Besteak beste HIESaz, gonorreaz edota bestelako gaixotasunek sor ditzaketen sintomez aritu gara berarekin. Hauen aurrean nola jokatu ere azaldu digu.