Skip to main content

Azken bideoak: Gazteria

bideoaren irudia
Aizank! | Gazteak eta ingurumena

2014-01-17

Ingurumenaz aritu gara gazteekin, Aizank! saioaren atal berri honetan. Kezka sortzen ote die? Zer egin dezakegu ingurugiroa zaintzeko? Zer diote azken aldian izan diren erraustegiaren inguruko liskarrez? Bestalde, Aritz Aranburu surflariarekin izan gara. Bere ibilbidea errepasatzearekin batera, munduko goi mailako surf zirkuituaren zein aurreikuspen egiten duen jakin dugu. Amaitzeko, ZR IKSI atalean, Fraisoro ikastetxea bisitatu dugu.

bideoaren irudia
Aizank! | Nolakoa da gazteen parte hartzea politikan?

2014-01-13

Urtarrileko bigarren Aizank! saioan, politikaren inguruan eztabaidatu dugu gazteekin. Bestalde, Donostiako Nerea eta Gorka Gurrutxaga dantzariekin izan gara. Zr Iksi atalean, ordea, Urnietako Salesiarrak bisitatu ditugu eta astero bezala musika, agenda eta lehiaketa ere izan ditugu.

bideoaren irudia
Aizank! | Interneten pribatutasunaren muga gainditzen al dugu?

2014-01-07

Aizank! saioaren 2014ko lehen atalean, internet eta pribatutasunaren inguruan eztabaidatu dugu. Elkarrizketan, ordea, futbola izan dugu hizpide. Realeko Markel Bergara jokalariarekin bildu gara eta bere ibilbidea errepasatu dugu. Zr Iksi atalean, Bergarako Miguel Altuna institutua bisitatu dugu eta beti bezala, lehiaketa, agenda eta musika ere izan ditugu.

bideoaren irudia
Aizank! | Eta gu etorkinak al gara?

2013-12-09

Immigrazioaren inguruan aritu gara Andoaingo Aita Larramendi Ikastolako gazteekin. Nola ikusten dituzte etorkinak? Eta zer gertatzen da orain gu bagara atzerrira goazenak? Bestalde, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren atarian Beñat Gaztelumendi bertsolariarekin solasean aritu gara eta Zr Iksi atalean, Eibarko Armeria Eskola ezagutu dugu. Agendak, lehiaketa eta musika proposamenak osatu du saioa.

bideoaren irudia
Aizank! | Gazteek euskaraz hitz egiten al dute?

2013-12-02

Aizank! saioaren seigarrean atalean, euskararen erabileraz aritu gara gazteekin. Euskaraz aritzen al dira? Nolakoa da beraien ustez euskararen etorkizuna? Bestalde, Durangoko Azokaren atarian, Glaukoma taldearekin egin dugu hitzordua Tolosako Bonberenean. Japonian egin berri duten kontzertu biraz eta bigarren diskoaz aritu gara beraiekin. Zr Iksi atal berezituan, aldiz, Andoaingo Leizaran institutua bisitatu dugu.

bideoaren irudia
Aizank! | Nola eragiten die krisi ekonomikoak gazteei?

2013-11-26

Aizank! saioaren bosgarren atalean, krisiaz hitz egin dugu gazteekin: nola ikusten dute egoera? Eta euren etorkizuna?. Bestalde, Etxarri Aranatzen izan gara Hesian taldeko abeslariekin. Euren ibilbidea errepasatu eta egungo proiektuen berri jakin dugu. ZR IKSI atala ere estreinatu dugu eta Usurbilgo Lanbide Eskolak zein heziketa ziklo eskaintzen dituen ikusi dugu gertutik. Amaitzeko, agenda eta musikarekin batera, lehiaketa berria jarri dugu martxan: AIZANK! hitza daraman bertso lehiaketa hain zuzen.