Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gazteria

bideoaren irudia
Gazteek zer egin ohi dute ikastetxetik irtetean?

2015-02-16

Aizank! saioaren bigarren denboraldia aisialdi ereduen inguruan eztabaidatzen hasi dugu. Lea Artibai ikastetxeko gazteekin egon gara eta euren aisialdian zein ohitura dituzten galdetu diegu. Besteak beste, lokalen inguruan hausnartu dugu: gazteentzako aukera ona dira edota gainontzeko koadriletatik urruntzeko besterik ez dute balio?

bideoaren irudia
Skakeitan taldea gertutik ezagutu dugu

2015-02-16

Aizank! saioan Skakeitan talde donostiarra ezagutu dugu. Haien entsegu lokalean izan gara eta elkarrizketa egin diegu Olatz Salvador eta Asier Iriondo taldekideei. Skakeitan-en ibilbideaz eta "Orekariak" azken lanaz ez ezik, euren egunerokoaz ere galdetu diegu: musikari izatearen ondorioz, zein beste zaletasun utzi behar izan dituzte alde batera?

bideoaren irudia
1200 gazte inguru bildu dira Altsasuko Gazte Burutakzioan

2014-04-22

Nafarroako Gobernuak jarritako oztopoak medio, egun batez atzeratu zuten Burutakzio topaketen hasiera. Ostegunean beharrean ostiralean hasi ziren, baina arrakasta handia izan zuen ekimenak. Ernai eta Aitzina antolakundeetako kideek zoriondu egin dituzte gazteak topaketak burutu izanagatik.

bideoaren irudia
Burutakzio topaketek sistemari nola egin aurre landuko dute

2014-04-09

Apirilaren 17tik 20ra Altsasuk Burutakzio Topaketak jasoko ditu. Ernai eta Aitzinakn antolatuta, sistema patriarkalaren kontra aritzeko egingo dituzten gazte topaketak dira. Helburua gazteei egunerokotasunean norbera izateko ukatzen zaien aukeraren aurrean, aske eta burujabe izateko oinarriak finkatzea izango da.

bideoaren irudia
Aizank! | Tradizio eta ohiturak aldagarriak ote dira?

2014-02-18

Aizank! saioaren denboraldiko azken atalean tradizioez eta ohiturez hitz egin dugu. Animalien zein emakumeen inguruan tira-bira ugari sortzen dira horren harira. Besteak beste, zenzenketak edota alardea izango ditugu hizpide. Bestalde, Aimar Irigoien harrijasotzailearekin izan gara. Bere ibilbidea errepasatu eta entrenamendua gertutik ikusi dugu. Azkenik, ZR IKSI atalean, Ordiziako Su Eskola bisitatu dugu.

bideoaren irudia
Aizank! | Gazteek errespetuz jokatzen al dute?

2014-02-10

Aizank! saioaren atal berri honetan errespetua izan dugu hizpide. Askotan esan ohi da gazteek ez dutela errespetuz jokatzen. Zer diote haiek halakoen aurrean? Bestalde, itzuli berri den Kauta taldearekin izan gara. Diska berriaren nondik norakoak ezagutu eta taldearen ibilbidea errepasatu dugu. ZR IKSI atalean, ordea, Hernaniko Institutuan izan gara.