Skip to main content

Azken bideoak: Gazteria

bideoa prestatzen
Hezkuntza sistemaren kontrako mobilizazioa egin dute Ikasleok Zorrotz mugimenduak deituta

2019-03-28
Bilboko Hezkuntza Delegaritzan elkartu dira “hezkidetza, euskara, ikas baldintza duinak eta eduki propioak” aldarrikatzeko. Adierazi dute “inposizio espainol, matxista eta autoritarioen” kontra altxatzeko beharra dagoela. “Ikasleok, dagokiguna borrokatu!” lelopean Bizkaiko ikasle mugimendua batu da Bilbon. Mugimenduak ikasleen borroka “ezinbestekoa” dela azpimarratu du, “Euskal Herriak hezkuntza sistema propio eta burujabe bat” izan dezan. Egungo hezkuntza sistema izan da mobilizazioaren jomuga, Ikasleok Zorrotzen aburuz “hautaketa tresna” dena.
bideoa prestatzen
Eunate institutuko ikasleek eskolatik kamerak kentzea eskatu dute

2019-03-21
Txantreako Eunate institutuko ikasleek manifestazioa burutu dute eguerdian ikastetxeko zuzendaritzak jarritako kamerak kentzea eskatzeko. Orain hilabete batzuk jarri zituzten kamerak, ikasleei egotzitako basatikeri ekintzak kontrolatzea argudiatuta. Ikasleek institutuaren kontrola salatu dute etengabean gailuak instalatuak izan zirenetik. Iruñeko eskoletako zuzendaritza taldeek eskola etena debekatu egin dute, Txantreako ikasleekiko elkartasuna geldiarazteko helburuarekin.
bideoa prestatzen
Gazte Topagunea Lemoan «sherpa eta itzultzaile» lanak egiteko jende bila dabil

2019-03-06
Munduko hamaika txokotatik apirilaren 19, 20, 21 eta 22an Lemoako Gazte Topagunera etorriko diren nazioarteko delegaritzekin laguntzeko taldea osatu nahi dute eta horretarako deialdia zabaldu dute. Topagunea, besteak beste, nazioarteko esperientzia hauek elkartzeko plaza izango da. Zentzu horretan, nazioarteko kide hauek laguntzeko izena emateko txoko bat zabaldu dute webgunean. Nazioarteko delegaritza hauek mahai-inguru, hitzaldi eta bestelakoetan parte hartuko dute.
bideoa prestatzen
Maravillas Gaztetxeko kideek 110.000 euroko zigorrari aurre egin beharko diote epaitegian

2019-03-04
Maravillas Gaztetxeko asanbladako kideek hainbat salaketa eta epaiketari aurre egin beharko diete datozen aste eta hilabeteetan. Martxoaren 11, 13 eta 14ean deklaratzera deituak daude burututako hainbat ekintzengatik.
bideoa prestatzen
Errotxapeako gaztetxeak poliziaren jazarpena salatu du

2019-02-18
Errotxapeako gaztetxeak Iruñeko udalak ekimenak aurrera atera ahal izateko jartzen ari dizkion trabak salatu ditu. Azkeneko gertakaria asteburu honetan gauzatu da. Hirigintza sailak ekintza publikoak antolatzeko debekua ezarri zuenetik hainbat identifikazio eta mehatxu jasan dituztela salatu dute asanbladako kideek.
bideoa prestatzen
"Apustu etxeak, XXI. mendeko droga berria"

2019-02-04
Azken urteetan, apustu etxeen presentzia biderkatu egin da. Euskal Herriko hiri, herri eta auzoetan, bertako kirol talde gehienen babesle gisa, internet edo publizitate oldarkorraren bitartez. Egoera honi aurre egiteko asmoz, Eragin Bilbo plataformak mozioa sartu du udaletxean. Taldeko kide Pablo Lizarraga elkarrizketatu dugu. Horrekin batera, Igor Meltxor eta Aitziber Ibaibarriagaren iritziak bildu ditugu.