Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Aisialdia

bideoa prestatzen
BBK-k Sasoiko proiektua jarriko du martxan urriaren 1ean

2019-09-26
Urriaren 1ean Nagusien Nazioarteko egunean ateak irekiko ditu BBKren helduentzako zentro berriak. BBK Sasoiko proiektua abiatuko dute Bilboko Erronda kalean sortu duten aretoan. Proiektuaren helburua pertsona nagusien erralizazio pertsonalerako gune bilakatzea da, lan-etapa bukatu ostean aktibo mantendu nahi diren pertsonak elkartu eta ideia ugari garatu ahal izateko espazioa. Eredu berritzailea dela adierazi dute sustatzaileek. Gero eta pertsona nagusi gehiago eta bizi-kalitate altuagoa duen gizartearen erronka berriei erantzun nahi die BBK-k honen bitartez.
bideoa prestatzen
Uztailaren 8a: urtero bezala, German Rodriguez oroitu dute bere hilketaren 41. urteurrenean

2019-07-08
Karrikiri elkarteak aurtengo Sanferminetarako atera dituen kamisetak ezagutu ditugu. Ezpeleta jauregian erraldoien irteerako prestakuntzetan egon gara. Iruñeko autobus geltokira gerturatu gara. Sanferminetan ligatzen ote da? Nafarroako trontzalarien txapelketa ikusi dugu eta nola ez German Rodriguezen omenaldian izan gara
bideoa prestatzen
Zuk zeuk egin, Ander Edoren eskutik eguberri hauetan Hamaika telebistan

2018-12-19
Ander Edok saio berri bati ekingo dio Hamaika telebistaren laguntzaz. Zu Zeuk Egin izena duen saio berri honetan eskulanak, magia eta zientzia bezalako lanak ikusi ahalko ditu ikusleak. Hasiera eguberrietan emango zaio 16:30tan Hamaika Telebistako kanalean, baina, sarean ere ikusteko aukera ere egongo da. Saioa 8-14 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa izan arren edonorentzat interesgarriak izan daitezken gaiak jorratuko dira.
bideoa prestatzen
Ajoarrieroa: Inork egin ez duen errezeta

2018-12-18
Ajoarrieroa saioko atal honetan Anabel Arraiza lankidea izan da sukaldean aritu zaiguna. Saiotik pasa diren gonbidatu bakoitzaren kontu interesgarri edo bitxikeriaren bat bildu eta era ezberdinetan saioan parte hartu duen orori eskerrak emanez agurtu da lantaldea.
bideoa prestatzen
Joli Pascualena, umorea bidelagun

2018-09-16
Ajoarrieroa saioko atal honetan, Joli Pascualena abeslaria elkarrizketatu du Anabel Arraiza lankideak. Gonbidatuak egindako ibilbidea ardatz: hezkuntza mundutik, oholtza gaineko musika eta interpretazio mundura, ezkutuko lanak kudeatzen dituen bitartean.
bideoaren irudia
Sukarrietako BBK udalekuak

2016-07-14

BBK Fundazioak urtero antolatzen ditu udalekuak Sukarrietan. Mota guztietako jarduerez gozatzeko aukera izaten dute umeek Urdaibaiko biosferaren erdigunean kokatuta dagoen zentroan. Ur kirolak, bizikleta, igerileku, futbola... Elkarbizitzarako aukera paregabea eskaintzen dute Sukarrietako udalekuek.