Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Jaiak

bideoa prestatzen
Jarraitu Bilboko Aste Nagusia Hamaika Telebistan!

2019-07-17
Bilboko Aste Nagusiari buruzko saio berezia abuztuaren 17tik 24ra, 21:30etik aurrera.
bideoa prestatzen
Jarraitu Donostiako Aste Nagusia Hamaika Telebistan!

2019-07-17
Donostiako Aste Nagusiari buruzko saio berezia abuztuaren 12tik 16ra, 21:30etik aurrera.
bideoa prestatzen
Bea Server eta Itsasne Nuñez izango dira Bilboko pregoilari eta txupinera

2019-07-12
Bea Sever sexologoa izango da 2019ko Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria. Naizen ume transexualen gurasoan elkartearen bozeramailea da Sever. Pregoilariarekin batera, Aste Nagusiaren 41. edizio honen txupinera ere iragarri du Udalak. Emakumea izango da ere, Itsasne Nuñez, Pa...ya Konpartsako kide da Nuñez, Otxarkoaga auzokoa.
bideoa prestatzen
Sanferminak eta haurren presentzia festan

2019-07-10
Alegria de Iruña Peñakoen txikien egunean murgildu gara. Haurrekin Sanferminetan egoteko guneak zeintzuk dira? Takonerako birjolastu gunean bisita egin dugu.Zaldiko Maldiko Elkarteko bertso saiora hurbildu gara Ilarregi anaiekin. Iruñeko suen lehiaketako zuzendari den Mikel Pagolaren azalpenak jaso ditugu eta Herri Sanferminetako O plazan ospatu den haurren dantza jaialdian ere izan gara.
bideoa prestatzen
Euskal Eskola Publikoaren 28.jaiaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte

2019-04-30
Euskal Eskola Publikoaren 28.Jaiaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Oneka Oliverik jarri dizkio hitzak abestiari eta Yon Figueroak musika. Abeslariak Yon Figueroa eta Estitxu Pinatxo izan dira eta musika zuzendaritzan Arkaitz Miner aritu da koordinazio lanetan beste hainbat musikarirekin batera . Bideoklipa berriz, Gotzon Santaolayak zuzendu du. Oreretan grabatu dute eta herriko kaleez gain, Papresako teilatuan grabatu dituzte irudi batzuk. Gotzonek azpimarratu du Oarsoaldeako eskola publikoaren komunitateko kide ugariren elkar lana izan dela bideoklipa. Beraz ekainaren 2an Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko dute Oreretan “Makina bat taupada lelopean”. Baina jaiaren jarduerak ez dira egun batean mugatzen eta urte osoko egitaraua dute. Informazio gehiago www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus webgunean ikusgai.
bideoa prestatzen
Aizpea Oihaneder sukaldariak moztu du Idiazabal gazta gaztea Ordizian

2019-04-24
Artzai Egunean bi ekitaldi izan dira garrantzitsu: Bi mila ardik igaro dute herria eta gazta berria moztea. Gaztaren erregulartazun sariak banatuko ziakie ordiziako Joseba Insausti artzainari eta Idiazabalgo Goiburu gaztandegiari. Menditik haranerako eta alderantzizko desplazamendua gogoratu nahi izan da.