Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
30 urte beteko ditu aurten Lilatoiak

2019-03-06
30.urteurrena du haurtengo Lilatoiak. 4,7 kilometroko ibilbidea izango da eta Aurreko edizioetako egitarau antzekoa; goizeko 9:30etan zumba beroketa saioa egongo da, ondoren, 10:00etan Ezten giro eta gabenarako musika taldeek zuzeneko emanaldia eskeiniko dute, 10:30tan Ogi-Berri Gipuzkoako txirrindulari taldeak irekiko du Lilatoia, 11:30tan sari banaketa eta 12:30etatik aurrera Lilapoteoa egongo da trikitixarekin alde zaharreko kaleak girotzen. Au rtengo edizioan 6265 izen emate jaso dira eta horietatik %88a Gipuzkoarrak dira, %6,7a bizkaitarrak eta %2a nafarrak. Donostian egiten den lasterketa da baina Euskal Herri osoan du ohiartzuna. Bestalde, Indiako Yuma eskolako 9 neskek Lilatoian parte hartuko dute eta euro solidarioa Ademgi , esklerosi anizkoia lantzen duen elkarteari emango zaio.
bideoa prestatzen
Berdinna saria Alaiz elkarteak jaso du

2019-03-06
Nafarroako Gobernuak Berdinna sariaren bigarren edizioa ospatu du eta aurten Alaiz elkarteari eman dio. Berdintasunerako Institutuak emandako errekonozimenduak gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatu eta indartzen dituzten Nafarroako ekintzak, ibilbideak edo pertsonak goraipatu nahi ditu.
bideoa prestatzen
Martxoaren 8ari begira, emakumeen erronkak aztergai

2019-03-05
Martxoak 8ari begira emakumeen erronkak aztertu ditugu. Gaiaz aldatuta, humoreko tartea ere dago.
bideoa prestatzen
Geroa Baik bat egin du Martxoaren 8ko greba feministarekin

2019-03-05
Geroa Baik bat egiten du Martxoak 8ko greba feministarekin eta antolatutako ekimenekin. Alhondiga kaleko bulegoan Itziar Gomez zinegotziak eta Itziar Aleman parlamentariak azkeneko urteetako lorpenak oinarri jarri dituzte berdintasuna lortzeko bidean.
bideoa prestatzen
Martxoak 8ko grebaren eta hilabetean zehar antolatutako ekintzen aurkezpena

2019-03-04
Emakumeen Nazioarteko egunean, martxoaren 8an Donostiako mobilizazioetan parte hartzeko gonbita luzatu du Berdintasun zinegotzia den Duñike Agirrezabalagak. “Bizitza zentroan” lelopean, Mugimendu Feministak 24 orduko greba deitu du eta egun osoko egitaraua antolatu dute. Aurtengo grebak zaintza lanak ikusaraztea du helburu. Zaintza lan ordainduetan eta ez ordainduetan gertatzen diren egoerak agerian jarri nahi dituzte, baita sistema publikoaren ardurapekoak direnak ere. Gizarteari buruzko gogoeta sustatu nahi dute eta beste garapen eredu bat eraiki, bidezkoagoa, jasangarriagoa eta parekideagoa, zaintza arloko jardunbide egokietan oinarritua. Dandai, Asade, Haurralde, Gehitu eta Irutxulo Sub emakume elkarteek hainbat ekimen antolatu dituzte martxoa osoan zehar.
bideoa prestatzen
Hainbat gizarte elkartek emakumeentzat DSBE duina eskatu dute Lanbideren aurrean

2019-03-04
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta hartzen dutenen gehiengoa emakumeak direla jakinda, Bizkaiko zenbait elkartek emakume horien babesgabetasun eta ikusezintasun egoera salatu dute Bilbon, Mazarredo zumarkalean, Lanbidek duen egoitzan. DSBEaren murrizketekin amaitzea eskatu diote Jaurlaritzari eta martxoaren 8ko greba feministarekin batzera dei egin dute.