Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
Arritxu Apezetxea, ile-apaintzailea

2019-05-15
Arritxuk duela 24 urte ireki zuen ile-apaindegia Barañainen. Goizuetatik etorria, bananduta dago eta alabarekin bizi da. Emakume langile eta indartsua, baloreei eta errespetuari buruz hitz egingo digu gaurko saioan.
bideoa prestatzen
Stefany Sada, estereotipoen aurka borrakatzen duen emakumea

2019-05-08
Stefany Sada. 23 urte. Duela hamazazpi urte Kolonbiatik Iruñera etorri zen bizitza hobeago baten bila. Alaitasuna protagonistatzat izango dugu saio honetan. Estereotipoei buruzko gogoeta egingo dugu berarekin besteak beste.
bideoa prestatzen
Nafarroako pentsionistek bat egingo dute larunbateko mobilizazioekin

2019-05-06
Nafarroa osoko pentsionistek dei egin dute maiatzaren 11n Iruñean eta Hego Euskal Herrian burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera, Pentsio duinak eskatzeko. Gizarte kotizazioak areagotzea eskatu dute, pentsio sistema publikoa bermatzeko.
bideoa prestatzen
Txari Eleta, errutinarik gabeko emakumea

2019-05-01
Gaurkoan Allozera joan gara Txari Eleta ezagutzera. Abeslaria, sukaldaria, irrati esataria eta proiektu berrien sortzailea, bere burua birziklatzea ezinbestekoa du. Aldaketen aldeko emakumea, errutinatik ihes egiten du beti.
bideoa prestatzen
Aiora Ganuza: "Emakumeen nukleoa jostea izan da"

2019-04-24
Aiora Ganuzak estreinatuko du Lotsagabe saio berria. Iruñeako alde zaharrean duen dendatxoan hasi dugu eguna, bere egunerokotasunean barneratuz. Jostuna, bi alaben ama eta denbora milimetrora neurtzen duen emakumea.
bideoa prestatzen
LAB sindikatuak berdintasun plan errealen beharra aldarrikatu du

2019-03-14
LAB sindikatuak nabarmendu du eredu sindikal feminista garatzeko baldintza hobeak sortu direla martxoaren 8ko grebaren arrakastaren ondorioz. Azaldu dute indar berrituta daudela langileek pairatzen duten prekarietateari aurre egiteko, borroka sindikalak pizten jarraitzeko eta instituzioei bestelako politika publikoak eskatzeko; Lantoki guztiek berdintasun plan erreal bat edukitzea eta instituzio eta alderdi publikoek politika feministak martxan jartzea diskriminazioarekin amaitzeko.