Skip to main content

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
Rosa Garciari eman diote 2019ko Urrezko Danborra

2018-12-17
Rosa Garciari emango diote 2019ko Urrezko Danborra. Kaleratzeak Stop plataformako Gipuzkoako bozeramailea da bera eta azken urteetan Etxebizitza Duinen aldeko mugimenduetan aritu da buru belarri. 3.666 herritarrek hartu dute parte aurtengo bozketan eta EH Bilduren proposamena kontuan hartuta aurtengo hautagai guztiak emakumezkoak izan dira.
bideoa prestatzen
Steilas-ek Cristina Uriarteren dimisioa eskatu du

2018-11-29
Cristina Uriartek Irun eta Hondarribiako Alarde baztertzailea babestu zuela eta, Steilasek bere dimisioa eskatu du.
bideoa prestatzen
Berriak eta Saioa Alkaiza kazetariak jaso dute Iruñeko Udalaren genero berdintasunaren kazetaritza saria

2018-11-27
Berria egunkariak, komunikabideen atalean, eta Saioa Alkaiza Euskalerria Irratiko kazetariak, kazetarien atalean, genero berdintasunaren kazetaritza saria jaso dute Iruñeko Udalaren eskutik. Aurtengo sanferminetan komunikabideek eta kazetariek genero ikuspegitik egindako lana saritu du, horrela, lehenengo aldiz Iruñeko Udalak.
bideoa prestatzen
Oneka plataforma, emakume pentsiodunak erdigunera

2018-11-27
Euskal emakume pentsiodunak elkartu, eta pentsio duina lortzeko plataforma bat sortu dute, Oneka izenekoa. Guztira 300 emakume inguru daude plataforman. Haien pentsioa gizonezkoena baino askoz ere txikiagoa izateak emakume asko bultzatu ditu «pobrezian» bizitzera. «Bizitza osoan egindako lana, askotan ordaindutako lana izanda ere, kotizaziorik gabekoa da, eta, ondorioz, eskubiderik gabekoa». Beste kasu batzuetan, ez dute soldatarik jaso egindako lanarengatik: «Etxeko lanaz eta bertan bizi ginenen arduraren erantzule izan gara beti, eta hori guztia, dohainik». Onekaren lan esparrua Hego Euskal Herria izango da, eta, plataformako kideen ustez, instituzioek eta erakundeek daukaten eginkizuna bete behar dute. «Eskuzabaltasuna aurkituko dugulakoan gaude. Elkarlanerako aukera izateko esperantza daukagu, bereziki emakumeen gaiaz arduratzen direnekin». Pentsiodunen plataformekin eta feministen mugimenduarekin elkarlanean arituko direla gaineratu dute. .
bideoa prestatzen
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunari begira irakurketa irekia antolatu du Bilboko Udalak

2018-11-23
Azaroaren 25an ospatuko den emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna gogoratzeko, irakurketa irekia egin da gaur Bilboko Arriaga Antzokian, udalak antolatuta. Bertan, hainbat egileren argitalpenak irakurri dira, denak, indarkeria matxista edota berdintasunaren inguruan.
bideoa prestatzen
Joseba Asiron: “Indarkeria matxistaren aurka borrokatzen jarraitu behar dugu”

2018-11-23
Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunarekin bat egin du Iruñeko Udalak. Horrela, indarkeria matxista ezabatzeko konpromisoa berretsi du Udalak. Aurtengo kanpainak gogora ekarri nahi ditu erail dituzten emakumeak eta nabarmendu dute kopuruak soilik ez direla, horien atzean abizenak daudela.